1
Durangoren lidergoa sendotuko dugu, Ekonomia Bultzatzeko Zentro bat sortuz, Landako Erakustazoka bultzatuz eta merkataritzaren eta ostalaritzaren dinamizazioa sustatuz.
2
Durango mugikortasun-eredu berri baten erreferentzia bihurtuko dugu. Ekonomiarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duten jarduerak sustatuko ditugu.
3
Durango segurua, garbia, erakargarria eta irisgarria nahi dugu, Polizia hurbila duena. Ezkurdi birgaituko dugu eta sare berde eredugarri bat bultzatuko dugu.
4
Aisialdirako gune estaliak gaituko ditugu. Haurgune bat eta gaztegune bat sortu eta adin guztientzako jarduerak bultzatuko ditugu. Udalerriko hezkuntza-eskaintza indartuko dugu.
5
Trenbidearen ibilbide zaharra bide berde bihurtu, Urki-Hegoalde kanpo-eraztuna amaitu, aparkaleku-plan bat egin eta Trenbide kalea oinezkoentzako bihurtuko dugu.
6
Kultura, gastronomia, kirola eta naturari lotutako turismo estrategia bat sortuko dugu. Ekintzen agenda bateratua garatuko dugu.
7
Merkatu-plazaren birmoldaketa integrala bultzatuko dugu puntu neuralgiko bihurtzeko eta Alde Zaharra zaindu eta sustatuko dugu.
8
Durango pertsona nagusientzako atsegina, segurua eta irisgarria izatea nahi dugu, herritar guztien aukera-berdintasuna bermatzen duena; anitza eta balioetan aberatsa.
9
Hainbat plan sustatuko ditugu euskaraz bizitzeko, gure historia ezagutzeko, kultura-ondareari dagokion balioa emateko eta izaera durangarra indartzeko. Mikeldi saria sortuko dugu.
10
2030eko Durango durangarrekin batera diseinatu eta eraikiko dugu, gardentasuna eta hurbiltasuna bultzatuz.