1
Herritar guztientzat egingo dogu lan, auzoen artean desbardintasunik egin barik. Gure kudeaketa eredugarria izango da, argia, gardena eta adostasunak landuta bideratutakoa.
2
Oinarrizko zerbitzuak Dima osoan bermatutea da gure helburua: kalitatezko bideak, saneamendu sarea, ur horniketa, argiteria,...
3
Dima zaindu eta garbi mantendu gura dogu; pankartak eta iragarkiak ipinteko lekuak egokitu, lorategi eta espazio publikoen zaintza mantendu eta komun publikoak eraiki, besteak beste.
4
Ume eta gazteentzako eskaintza hobetuko dogu kirola-aisia gune berezia sortuz eskola-frontoi-turismo bulego eremuan eta aterpe bat eraikiz.
5
Herriak berezkoa dauan edertasuna balioan jarriko dogu, kultura ondarea eta ondare naturala zainduz eta ezagutzera emonaz eta bertoko izaera eta bilakaera historikoa balioan jartzeko egitasmoak garatu, babestu eta bultzatuz.
6
Arratian dagozan azpiegitura nagusiekaz akordioak egingo doguz Dimako herritarrei zerbitzua errezago eta merkeago helarazteko.
7
Enpleguaren sorrera eta jarduera ekonomikoaren bultzadak arduratzen gaitue. Arratiako gainontzeko eragileekaz aktibidade ekonomiko barria erakarriko dogu eta dagoana sustatuko dogu.
8
Dimako irisgarritasuna hobetuko gura dogu, pertsonei hobeto egokituten dan Dima lortuz.
9
Dima pertsonentzako herria izango da, belaunaldien arteko eta auzoen arteko harremana sustatzen dauan herria.
10
Dimako lehen sektorea babestuko dogu; abeltzaintzak, basogintza sektoreak eta baserriek gure babesa eta laguntasuna jasoko dabe.