DERIO 2019

DERIOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Esther Apraiz


Esther Apraiz

Derio, danon artean eraikitzen gabiltzan herria

TALDEA

  • Esther Apraiz Fernandez De La Peña
  • Nekane Aiarza Zallo
  • Ixone Urrutikoetxea Ukar
  • Iker De Iturrate Ibarra
  • Aitor Aurrekoetxea Mentxaka
  • Eider Lago Amarika
  • Begoña Bilbao Garcia
  • Saioa Otxoa De Alda Valdivieso
  • Eduardo Jose Cespedes De Prado
  • Iñigo Armolea Perez
  • Jose Ramon Elorriaga Sangroniz
  • Ainhoa Zarandona Gangoiti
  • Lander Aiarza Zallo

EGITASMOA

1
Parte-hartzeko ekimenak (inkestak, kolektibo ezberdinekin talde bilerak) antolatzen jarraituko dugu, herritarrek proiektu urbanistiko zehatzei, aurrekontuei, etbrrei buruz duten iritzia eta irizpideak ezagutzeko.
2
Gure parke eta espazioak hobetzen eta birmoldatzen jarraituko dugu, herritarren gozamenerako atseginagoak izan daitezen: Herriko jolas-guneak berriztatu eta hobetu, udal –Kiroldegiaren aldameneko kirol-pista estali eta skate-parke barria eta parke naturalizatua eraiki Uribe Parkean.
3
Gure espazio publikoak Derioztar guztion eskura jarri nahi ditugu, baita gure markataritza zein ostalaritza bultzatu ere, herria biziagoa eta dinamikoagoa izan dadin: Unbe eta Aizkorri kaleak berriztu espaloiak zabalduz, aparkaleku berria egin eta zenbait errepidetan oinezkoei lehentasuna emango dien lanak egin.
4
Derion segurtasuna areagotzen jarraitu nahi dugu: Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko lankidetza hobetu eta oinezko patruila lanak areagotu zerbitzua hurbilagoa izateko, ibilgailu motordunen abiadura lasaituko duen neurri lasaigarriak hartu Uribe eta Ganbe kaleetan, besteak beste eta LED argiteria egoitz-gune guztietan jarri.
5
Enpresek eskatutako profiletarako pertsonen prestakuntza profesionala posible egiten duten ikastaroak eskaintzen dituzten eta enpresei dirulaguntza zuzenak emanez derioztar langabeen kontratazioa sustatzen dituzen udal-enplegu-planak diseinatzen jarraituko dugu.
6
Ostalaritza eta komertzioari laguntza eraginkorra emango diogu, sektore biak dinamizatuko dituzten ekintzak martxan jarri eta horien jarraipena egingo dituen lan-taldea sortuz eta Danerik-Paraje elkarteari laguntza emanez. Egaz-Behargintza garapen agentziaren eskutik enpresetarako arretako udal-zerbitzua martxan jarriko dugu.
7
Departamentu ezberdinetatik eskeintzen diren haur eta gazteentzeko zerbitzu eta programak gaur eguneko beharrizanetara egokitzeko konpromisoa hartzen dugu. Familiaren kontziliazioari lagunduko diogu eta gazte eta haurren beharrizanak zeintzuk diren aztertuko ditugu. Guzti hori, era parte-hartzailean.
8
Kirol eta hezkuntza instalazioek lehentasuna dutelako, ekipamendu ezberdinetan beharrezko inbertsioak eta mantenu lanak egiten jarraituko dugu: Futbol 7rako zelai berria egin, udako igerilekuan uretako haur parkea jarri eta eskolako aldagelak guztiz berriztu.
9
Gizarte solidarioa eta integratzailea lortzeko, belaunaldiarteko programak eta guneak sustatuko ditugu, adin ezberdineko pertsonen arteko topaketa eta lankidetzarako eszenatoki berriak sortuz. “Nagusien Etxea” lokal berria egokituko dugu eta Jubilatuen Elkartearekin elkarlanean jarraituko dugu.
10
Euskera eta Kulturari dagokion garrantzia eman behar diogu. Kultura, kirola, berdintasuna, komertzioa eta euskera alorretan elkarteek gure herria dinamizatzeko funtsezko papera egiten dutela badakigu. Beraz, elkarte eta kirol taldeek haien jarduera garatzeko behar izango duten laguntza bermatzeko konpromisoa hartzen dugu.