Langilea, kementsua, lagunen lagun ona, bake gizona, gizarte desberdintasuneneta bidegabekerien kontrako borrokalari sutsua; autokritikoa, ekintzailea, etengabe hobetzeko helburuari begira dagoena, bere sinesmenekin eta idealekinleiala eta zintzoa, Athletikekoa, Begoñako Amatxoren seme leialaeta, gauza guztien gainetik, Bilbotarra naiz eta harro nago.
Martxoaren 28an jaio zen ‘Esne tanta’ izeneko klinikan, gaur egun Indautxu hoteladagoen tokian. Helio, aita,Deriokoa zen eta Bizkaiko Aurrezki Kutxako langilea izan zen. Mariví, ama, Fikan jaioa, “etxekoandre bikaina eta zaindari aparta”.
Aburto Bilboko La Salle ikastetxean matrikulatu zen, Arantza emaztea ezagutu zuen eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen 1979 eta 1984 urte bitartean. 1985ean Administrazio Orokorreko Teknikaria aukeratzeko oposizioetan aurkeztu zen eta 1986 jabetu zen lanpostuaz.
Juan Marik Alderdiari eskertu nahi dio Bilboko etorkizuna bultzatzen jarraitzeko eta Bilboko hiritar guztien bizitza kalitatea hobetzen jarraitzeko aukeratzean erakutsi dion konfiantza.
“Nire konpromiso irmoa da urteko 365 egunetan nire ehuneko ehuna ematea. Atsedenik gabe. Hurbiltasunez eta herrikideek adieraziko digutena entzuteko prest. Bilboko eta bere auzo guztietako alkate izateak ematen didan harrotasunagatik. Gora Bilbao!”.
Zurekin partekatu nahi dut nire konpromisoa, Bilbokoa Izatearen Harrotasuna