Pasaiako EAJ-PNVtik herritarrengandik jasotako babesa eskertu dute

Emaitzak aurreikusitakoak izan ez badira ere, Pasaiako EAJ-PNVk proiektu jeltzalearen alde egin zuten 1687 herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete azaldutako babesagatik
Pasaiako EAJ-PNVtik herritarrengandik jasotako babesa eskertu dute
27 Maiatza | Berria

Atzoko hauteskunde egunaren ondotik, gaur, Pasaiako EAJ-PNVk lehen balorazio egin nahi izan du. “Ez dira esperotako emaitzak izan, duela 4 urte baino boto gutxiago jaso dugu eta beraz, zinegotzi bat gutxiago ere izango dugu datorren legealdian, hortaz, gure aurreikuspenak ez dira bete, baina pozik gaude urte hauetan guztietan gobernu-kide izanik egindako lanarekin oso garrantzitsuak izan diren sailen buru izan garelako: Hirigintza eta Ingurumena, Euskara, Kultura, Ogasuna…azken lau urteetan nabarmen egin du hobera Pasaiak, aurrera egin du, baina ez dugu nahikoa babes jaso Pasaiak hain beharrezkoa duen behin betiko bultzada emateko” adierazi du Nahikari Oterminek. “Horrela erabaki dute pasaitarrek eta beraz, emaitzak errespetatu, onartu eta Pasaiaren eta pasaitarren alde lanean jarraituko dugu pasaitarrek kokatu gaituzten lekutik” gaineratu du.

Edonola ere, jeltzaleek eskerrak eman nahi izan dizkiete pasaitarrei atzo azaldutako babesagatik. “Eskerrik asko gugan konfiantza jarri duzuen guztiei gure proiektua babestu izanagatik, Pasaiako emaitzek argi erakusten dute Pasaia anitza dela, aniztasun hori kontuan izan behar dugu eta bereziki errespetatu egin behar dugu; hortaz, orain arte bezala lanean jarraitzeko konpromiso osoa dugu Pasaia hobetzeko eta herritarrei aukera berriak eskaintzeko helburuarekinetxebizitza eta enplegu aukera berriak eskaintzeko, oposizio eraikitzailea eginez” baieztatu du Oterminek.

Beste behin, Pasaiako EAJ-PNVtik eskerrak eman dituzte jasotako babesagatik eta Alderdiarengan jarritako konfiantzagatik. Eskerrik asko benetan, guztiei.

PARTEKATU