OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak “ohorezko matrikula” eman dio gaur Gorka Urtaran, Eneko Goia eta Juan Mari Aburto, hurrenez hurren Vitoria-Gasteiz, Donostia eta eta Bilboko alkateek azken lau urteotan egin duten lanari. Ortuzarrek aurkeztu ditu hiru hautagai jeltzaleak Nueva Economia Forumek Bilboko Ercilla hotelean eskaini duen lan gosarian.Ortuzarri eta hautagai jeltzaleei entzuteko bildu dira 300 bat pertsona. Ortuzarren esanetan,hiru alkateek erronka handiei aurre egin behar izan zieten duela lau urte, eta hirurek erronka horiek guztiak gainditu dituzte arrakasta handiz. “Enekok, esate baterako, erronka handia baino handiagoa zuen, EAJ Donostiako alkatetzara itzuli zelako hiru hamarkadatan kanpoan egon ondoren eta EH Bilduren esperimentu okerrak eragin zuen gatazka eta tentsioak utzitako ondorioei aurre egin behar izan zien. Donostia eraman du normaltasunera eta arrakastaren bidera. Gorkak Vitoria-Gasteizko alkatetza hartu zuen oso egoera politiko gatazkatsuarekin eta apurketa giroa nagusi zelarik. Gaur egun Gasteiz hiri berde eta irribarretsua da eta ,zorionez, atzean utzi ditu orduko gatazka eta istiluak. Juan Mariren erronka izan zen politikagintzaren erraldoi baten ondorengoa izatea, Bilboko sinbolo handia izan zen Iñaki Azkunarena,alegia. Barrura ere begiratu beharra zuen, jendearen Bilbo hiriari, auzoei eta gizarte politikei, eta hala egin du”, azaldu du presidente jeltzaleak . Amaitzeko esan duenez “ hirurek legealdia amaitu dute ohorezko matrikularekin. EBBKo presidentea naizen aldetik, plazer eta ohore handia da niretzat hiru hauek euskal hiriburuetako zerrendaburuak izatea. Nik ez daukat zalantzarik, Gorka, Eneko eta Juan Mari izango dira Vitoria-Gasteiz, Donostia eta Bilboko alkaterik onenak”.
Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea izan da hitz egiten lehena. Gasteizko alkateak nabarmendu du Euskadiko hiriburua Estatuko hiririk industrialena dela, BPGaren %32 a industriatik datorkiolarik, logistika alorrean gaitasun eta potentzialitate handia izateaz gain. Legealdi honetan 11.000 lanpostu berri sortu dira. “Gaur Vitoria-Gasteiz eta Araba hiri eta herrialde segurua gara inbertsiorako eta jarduera ekonomikorako, ez du arrisku politikorik planteatzen. Udalek, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean ari gara inguru erakargarri eta lehiakorra sortzera begira”, azpimarratu du.
Urtaranek gogora ekarri du maiatzaren 26an jokoan egongo dela “ Vitoria-Gasteizek hurrengo urteotan eramango duen ibilbidea, gobernu eredua. Hiritargoak erabakiko du elkarrizketa,akordio eta lankidetza bidetik aurrera egiten jarraitu nahi ote duten, nire proposamena hiri aktiboa eta erakargarria delako, jarduera ekonomiko eta inbertsiorako arriskurik gabe. Gasteizko Agendaren parean eta Europako super-hiri ereduaren parean aurrera egingo duen proposamena, enplegu aukera gehiago eta bizitza kalitate hobea lortzera begira”.
Donostiako alkate eta berrautaketara aurkezten den hautagai Eneko Goiak baieztatu du EAJk gobernatu duen lau urte hauek “hiri oparoa eraikitzeko zutabeak ezarri dituzte, eta orain horiek finkatu beharra dago”. Zentzu horretan gogoratu du Donostiak langabezia tasaren adierazlerik onenak eskaintzen dituela Euskadi osoan eta esan du aberastasuna eta ongizatea sortzen jarraitzeko apustuak beharrezko duela “ezagutzari lortutako jarduera”. Hurrengo legealdirako aurreikusten duen erronketako bat da Eskusaitzetako industrialdearen garapena “Gipuzkoako industrialderik handiena” izango dena. Era berean berretsi du Donostiaren xede nagusienetako bat dela nazioarte mailan “Kulturaren erreferente” bihurtzea . Asmo hori gauzatuko da Chillida Leku berriz irekitzeko egitasmoarekin, Cristina Iglesiasek Santa Clara irlan egingo duen eskulturarekin eta Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izatea lortzeko ekimenarekin. Hori dena egingo da hiri barruko mugikortasunaren iraultza ekarriko duen asmoari lotuta, Topoarekin, Abiadura Handiko Trenarekin, autobus elektrikoekin eta oinezkoentzako guneak berreskuratuz. Goiak amaitzeko esan du EAJk egonkortasunaren alde egiten jarraituko duela eta ezberdinen arteko akordioak bilatuk dituela hiriak aurrera egiten jarrai dezan.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta EAJk Alkatetzara aurkezten duen hautagaiak bere aldetik nabarmendu du hurrengo legealdirako helburu nagusiena dela “Bilboko emakume eta gizonen bizi-kalitatea hobetzea, Bilboko auzo guztietako bizi-kalitatea hobetzea, enplegu gehiago, egonkorragoa eta kalitatezkoa sortzea, jarduera ekonomiko gehiago, inbertsioak eta enpresak erakartzeko, gure kaleetako bizitza dinamizatzeko eta gure ekintzaileei etorkizun oparoa eskaintzeko”. Aburtok Bilborentzat aurreikusten dituen konpromisoak eta proiektuak aurreratu ditu eta bere burua deskribatzeko esan du “elkarrizketa eta akordio zalea” dela . Zentzu horretan, Bilboko hiritarren konfiantza eskatu du Bilbon egonkortasunean, ziurtasunean, erantzukizunean eta konfiantzan oinarritutako gobernua eraikitzera begira.
MAIATZAk 23 | Mintzaldia
20190523_Juan Mari Aburto. Forum Nueva Economía
MAIATZAk 23 | Mintzaldia
20190523_Gorka Urtaran. Forum Nueva Economía
MAIATZAk 23 | Mintzaldia
20190523_Eneko Goia. Forum Nueva Economía