Gorka Urtaranek mugikortasun segurua nabarmendu du bere hiriaren eraldatze ereduan

Istripugarritasuna murrizteko neurri espezifikoak, mugikortasun seguruaren mapa egitea, patinete elektrikoen erabilera arautzea eta bizikletak, oinezkoak eta beste ibilgailu batzuk elkarrekin hobeto bizi daitezenerako neurriak garatzea proposatzen du
Gorka Urtaranek mugikortasun segurua nabarmendu du bere hiriaren eraldatze ereduan
21 Maiatza | Gasteiz

Gorka Urtaranek mugikortasun segurua eta bide-elkarbizitza ardaztu ditu bere hiriaren eraldatze ereduan, zeinetan, urte hauetan, hiri-mugikortasun proiektuek eragin zuzena izango duten. “Mugikortasun berria hirien erronka handia da eta Vitoria-Gasteiz, mugikortasun berriaren nazioarteko erreferente bihurtzera deituta dago. Adierazleek hala ziurtatzen dute (bizikletaren erabileraren hazkunde esponentziala, garraio alternatibo gisa, garraio publikoaren erabilera, oinezkoentzako guneak,…). Indar hau aprobetxatu beharra dugu eta hiria mugikortasun jasangarri eta seguruaren mapa globalean jartzeko aukera bihurtu”.  

Horretarako, alkate eta  berrautaketarako hautagai Gorka Urtaranek 4 ardatzen gainean lan egitea proposatzen du:

  • Istripugarritasuna murrizteko bide segurtasun plan bat.
  • Istripu gehien biltzen diren puntuak identifikatzeko mugikortasun seguruaren mapa bat egitea.
  • Patinete elektrikoen erabileraren arautzea.
  • Bizikleta, oinezko eta gainerako ibilgailuen arteko elkarbizitza hobetzeko neurriak ezartzea.

Vitoria-Gasteiz hiri paregabea da mugikortasun jasangarri eta seguruko erreferente bihurtzeko, gizaki mailan hiri konpaktua baita eta Udaletik, mugikortasun aktiboarekin erlazionatutako politikak bultzatzen joan garelako. Ekintza horiek funtsezko osagai bat dute: herritarren konpromiso gorena. Horrek ahalbidetu du, egun hiriko joan etorrien %70 oinez edo bizikletaz egin daitezela. Eta kasurako, bina adibide. 2002an bizikletaz Gasteizen egiten ziren hiri joan etorriak %1,4 ziren eta egun %15ª gainditzen dugu. 2006an autoz joan etorrien %36 egiten ziren eta zenbateko hori %24ra arte jaitsi da. Bide horri ekin behar eta nahi diogu, kontzientziazio eta kultura aldaketa ekintzekin, beharrezko murrizketarik egin behar gabe”, nabarmendu du alkate eta EAJ-PNVko hautagaiak.

Gorka Urtaranek Vitoria-Gasteizko Bide- Segurtasun Plana egiteko eta VMPen (euskarazko Mugikortasun Pertsonalerako Ibilgailuak) erabileraren Udal Ordenantzaren bitartezko erregulazio argi bat garatzeko konpromisoa hartu du.

Gainera, istripugarritasuna murriztera bideratutako ekintzak martxan jartzeko hobekuntza puntuak identifikatuko dira baita oinezko, txirrindulari, motor bidezko ibilgailuetako gidari edo VMPko erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko ere.

Alkateak gainera, beste lehentasun bat azaldu du, heziketan, informazioan eta sentsibilizazioan  oinarritutako, hiriko kaleetan bide-elkarbizitza ahalbidetzeko politikak sustatzea izango dena.

EAJ-PNVko hautagaiak antzeman dituen beste beharretako bat, zirkulazio arauen komunikazio eraginkor bat garatzean datza. Horretarako, hirian zirkulazio arauen ezagutza egokia bultzatzeko eta errepidean jokaera desegokiei aurre hartzeko informazioan oinarritutako komunikazio estrategia bat martxan jarriko da, etengabeko eta puntuala ez den informazioaz osatutakoa, eta elkarbizitzarako kultura sortzeko helburua duena.

Mugikortasun seguruaren mapa: istripuak pilatzen diren guneen berrikuspena

EAJ-PNVk hirian garatuko duen neurrietako bat, Vitoria-Gasteizko mugikortasun seguru eta jasangarriaren maparen egikaritzea da. Planak, semaforoen erregulazioa, istripuak pilatzen diren puntuak berrikusi eta bizikletak erabiltzeko trafikoa baretzeko tokiak, 30 km/hko guneak eta lehentasuna duten eskola ibilbide seguruak bultzatuko ditu.

Istripuak pilatzen diren puntuen berrikuspenak interes berezia izango du, hala nola Amerika Latina Plazan, Arriaga Ataria eta Artapadurarekiko biribilgunean, Gasteiz Etorbidea eta  Tomas de Zumarraga Beatoaren kaleen arteko bidegurutzean, Arriaga Ataria eta Zadorra Etorbidearen arteko biribilgunean, Antonio Machado eta Iruñea kaleen arteko bidegurutzeetan, Antonio Machado 17a eta Florida eta Jacinto Benavente kaleen arteko biribilgunea, besteak beste.

Horrez
gain, ikastetxeen irteeretan, zebra-bideak berrikusiko dira (ikasleen sartu- irteeren orduetan), beti ere, behar bezala seinaleztatutako eta argitutako lehentasunezko tokiak izan daitezen bermatzeko.

Trafikoa hirian baretzearen inguruan, “hiri autobideak” deiturikoak berrikusiko dira, “super-etxadi” eta “errepide auto-argitzaileen” bitartez esku hartuko da, inguru hauetan abiadura lasaitze aldera.

Udaltzaingoaren integrazioa aldaketaren dinamikan, EAJ-PNVren proiektu honen beste indargunea da, auzo poliziaren eskutik, araua betetzen delako informatzen, hezten eta zaintzen duen hurbileko polizia.

PARTEKATU