Donostiak industria aurreratuan erreferente gisa duen apustua sendotu behar du

Eneko Goia alkatea eta EAJren alkategai denak eta Arantxa Tapia sailburuak, Eskusaitzeta industrialdea, elektromugikortasuna eta parke teknologikoak jo dituzte epe luzera aberastasuna eta enplegua sortzeko motor gisa.
20 Maiatza | Berria

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, datozen urteetan hiriak "industria aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta ikerketan erreferente izateko egindako apustua sendotuko du, Gipuzkoako industria-ehunaren osagarri”. Industria kualifikatua da "motorra" Donostiak jarrai dezan "Euskadin enplegu gehien eta onena sortzen”eta Europako beste hiri batzuen erreferente izaten.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuarekin batera Donostiako ORIBAY enpresara egindako bisitan -ORIBAYk automoziorako osagarri aurreratuak ekoizten ditu-, Goiak adierazi du Donostiak oinarri ona duela datozen urteetan jauzi kualitatibo bat egin eta Europako hirien artean aurreko muturrean kokatzeko industria aurreratuko poloen posizioari eta erreferentzialtasunari dagokionez.

Goiak adierazi duenez, "Gipuzkoako eta Euskadiko innobazio jarduera gehienak Donostian egiten dira”. Horrela, alkateak esan du Donostiak "ekosistema pribilegiatua" duela posizionamendu horretan "maila bat igotzeko".

"Lau unibertsitate ditugu, %33k goi-mailako ikasketak dituzte, eta %60ra iristen da 34 urtetik beherako gazteen artean; bost mila pertsona ditugu bata txuriko edo kualifikatuko aktibitateetan, teknologia-parkea -Miramon-, lehen mailako polo biosanitario bat, teknolgia haundiko industria poligonoa –Zuatzu- Euskadiko zentro teknologiko nagusiaren  erreferentziazko egoitza -Tecnalia-, eta baita beren alorrean puntakoak diren hainbat enpresa eta ekimen ere”, adierazi du.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udaletxearen lankidetzak gazteen nazioartekotzea du helburu, eta horretarako global training laguntzak eskaintzen dituzte gazteek munduan zehar formazioa jaso dezaten.

Gipuzkoako industrialderik handiena, Donostian

Horri guztiari erantsirik, Goiak legealdi osoan zehar gauzatu den apustua azpimarratu du, Donostiako Eskusaitzeta eremuan dagoen industrialdea, Gipuzkoako handiena, urbanizatu eta prest jartzeko eign den ahalegina: dagoeneko prest dago komertzializatzeko eta gure hirira industria-jarduera erakartzeko”.

Industrialde horretan kokatuko da Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako Elektromugikortasuneko Poloa. Hazkunde nabarmena duen sektorea da, eta Gipuzkoa mundu mailako erreferente izateko moduan dago, bertako zenbait lantegiren lidertzari esker Gipuzkoako lankide askoren lidergoari esker (CAF, Irizar, CIDETEC…).

"Donostiaren etorkizuna, aberastasuna eta enplegua sortzeko duen gaitasuna, industria aktibitatea erakartzeko dugun ahalmenaren baitan dago. “XXI. mendeko industria-jarduera bati buruz ari gara, fabrikazio aurreratuko enpresekin eta lanpostu kualifikatu eta egonkorren sorrerarekin lotutako zerbitzuak dituena", esan du Goiak.

"Gizarte politikarik onena enplegu egonkorra sortzea da. Eta horretarako, Donostiak inbertsioen eta enpresen erakarpen-poloa izateko gai izan behar du. Badugu oinarria enpresa berriak gure hirira erakartzeko. Era horretan enpleguaren sorrera eta gizarte-kohesio indizeak hobetzea lortuko dugu. Hori da gure hiri-eredua  etorkizunerako ", adierazi du.

Donostiako alkatetzarako hautagai jeltzaleak azaldu duenez, "Donostia industrialaren aldeko apustua" Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinatuta egiten ari dira, eta horrek lagundu egiten du egungo errealitate ekonomikoak sendotzen eta aukera berriak sortzen, hala nola, elektromugikortasuna, biozientziak, nano alorreko ikerketa edota gastronomia bera, gastronomia digitaleko Lab-e laborategiaren gisako ekimenak, adibidez.  

Goiak azaldu duenez, Gipuzkoako hiriburuan dauden ekimen, zentro eta enpresa guztiak I+G+Barekin lotutako jarduera industriala bultzatzen duen "ekosistema bat dira" eta, beraz, Donostiak "apustu hauek indartu behar ditu eta Europan erreferente bihurtu".

Ikerketa biosanitarioaren sektorea jarri du adibidetzat; izan ere, Asklepios Biopharmaceutical enpresak eta beste batzuekDonostia aukeratu dute, besteak beste, terapia generiko eta bektore biralen arloan, eta zazpi milioi euro inbertitzea erabaki dute. "Aldez aurretik ikerkuntza-jarduera izateari zor zaio hori, eta euskal erakundeek duela urte batzuk alor ekonomiko horren alde egin zuten apustuari".

"Erronka ezagutzaren transferentzia kanalizatzea da, eta ekoizpen-ehunera bideratzea. Horretarako, BIC-Gipuzkoaren bio-inkubagailua sustatu nahi dugu, startup-ak garatu daitezen ".

Apustu berriak: zainketak eta kirola

Horrez gain, Donostiako Udala eta Eusko Jaurlaritza beste ekimen batean lerrokatuta daude, ikertzaile atzerritarrak erakartzeko egitasmo batean, hain zuzen ere:  Donostian, bigarren Talent House-aren eraikuntza. Eusko Jaurlaritza prest dago proiektu horretan laguntzeko, beren karrera profesionala Euskadin garatu nahi duten atzerriko ikertzaileek Donostian gelditzeko aukerak izan ditzaten.

Horrez gain, zibersegurtasun zentro bat sortzeko gauzatzen ari den proiektua gogoratu du; "Zuatzun, produktu eta zerbitzu aurreratuak eta kualifikatuak dituen beste industrialde batean".

Gainera, Goiak uste du Donostiari aukera berriak irekitzen zaizkiola, eta hiriak gai izan behar duela haiek  garatzeko. Lehenengoa, zainketen sektorea; bertan, berrikuntza-aukera ugari eskaintzen dira, eta adinekoei laguntzeko zerbitzuak ere bai.

Horrekin batera, EAJk goi-mailako kirolarekin lotutako teknologian zentro teknologiko bat sustatzea proposatu du bere hauteskunde-programan. Egitasmo hori garatzeko, elkarrekin harremanetan jarri nahi dituzte kirol-klubak eta kirol-jarduerara bideratutako lana egiten duten enpresak, eliteko kirolerako hobekuntza-proiektuak garatzeko asmoz.

Azkenik, zerbitzuen sektoreaz mintzatu da Goia: “sektore horrek garrantzi handia du hiriko ekonomian, 5.100 establezimendu baititu. EAJk hiru lan-ildo nagusiri lehentasuna eman nahi die: zerbitzu aurreratuak (produktu eta prozesuen ingeniaritzak, ikerketa, IKT zerbitzu aurreratuak); zerbitzu zientifiko trinkoak (edizio, zinema eta bideo jarduerak …); eta I+G establezimenduak.”

PARTEKATU