Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea, egia bihurtuko dira hurrengo legealdian. Eta Udalean buru den EAJ-PNVk egindako lanari esker izango da. Azkenean, argia ikusiko duten proiektuak dira, hamarkada bat baino gehiagoz udal adostasun faltagatik edo gasteiztar Udaleko beste talde politikoen interes ezagatik geldi geratu ostean. Apirilaren bukaeran, aldiz, Gorka Urtaran alkatea buru duen Gobernuak, enpresa batek proiektuaren erredakzioa eta obra bera egin ditzan kontratuaren esleipena aurrera ateratzea adostu zuen. “Udalak euskararekin zuen zor historiko bat zen eta EAJ-PNVk agindutakoa betetzen duelaren adibide garbi bat da. Berriro ere, emandako hitza betetzen dugula ikus dezakegu”, nabarmendu du Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai Gorka Urtaranek.
Etorkizuneko Gasteiz Antzokiak, 3 milioi euro inguruko inbertsioa izango du, Ruiz de Vergara Jauregiaren erabateko eraberritzea aintzat hartzen duena. Aurreikusitako eraikina, espazio ireki nabaria izango da, lau solairu izango ditu sormen kulturalari bideratuta eta Alde Zaharreko bihotzean “euskararen arnasgune” izateko xedea du. Zapatagile eta Errementeria kaleetatik sarbideak izango ditu, baita taberna bat, eskena espazio bat, bere konfigurazio desberdinengatik moldakortasun handi bat eta 660 pertsonentzako tokia ere.
Gorka Urtaranek gaur goizean ziurtatu du Gasteiz Antzokia proiektua, etorkizuneko Vitoria-Gasteizen kultura eta euskara esparruetako adierazleetako bat izango da. “Gasteiz Antzokiak euskararen aldeko apustua esan nahi du, gure hizkuntzaren suspertzea dakar, gure hizkuntzaren, gainontzeko hizkuntzekin sintonian ezagutza bultzatzea Dakar, Euskadiko hiriburua ere euskararen hiriburu izan dadila ere esan gura du”, azaldu du alkateak. Gorka Urtaranek, era berean, Ruiz de Vergara Jauregia, desberdinen arteko elkargune bihurtuko dela aurreratu du. “Hizkuntza maite dutenen eta dutenengatiko tokia izango da, hiriaren bihotzean bertan kokatutako euskararen arnasgunea, Alde Zaharrean. Eta batez ere, bilkura espazioa izango da. Bizimodu desberdinetako pertsonen etxea, euskarara hurbiltzeko topagunea, kultur aniztasunaren espazioa, eskuzabalik edonor hartuko duena”, nabarmendu du.
Sormen artistiko eta kulturalaren sektorean, baita euskararen esparruan ere, Gasteiz Antzokia, hiri guztiarentzako erreferente berria izango da. Ildo horretan, Gorka Urtaranek gogoratu du, EAJ-PNVk Udalean azken lau urteetan egindako kudeaketak, Vitoria-Gasteizen bultzada kulturala berreskuratzea ahalbidetu du. “Kulturara bideratutako aurrekontua biderkatu dugu. Kulturaren Plan Estrategiko bat adostu dugu, inplikatutako eragileen laguntzarekin. Udalean konfiantza galduta zuen kolektibo kopuru handi batekin genuen harremana berreskuratu dugu”, gogoratu du. “Datorren legealdian, Vitoria-Gasteizko garapen kulturalera begira bi erreferentziazko espazio berri izango dira: Gasteiz Antzokia eta Senda pasealekuko Auditorium berria”, azaldu du.
Gasteiz Antzokia ere, erabiltzen ez diren eraikin deigarrien berreskuratzearen adibide bikaina da.
“Ruiz de Vergara Jauregia bezalako dudarik gabe balio historiko handiko eta ondare balio handiko eraikina berraktibatuko dugu, hiritarren eskuetan jartzeko asmoz”, azpimarratu du EAJ-PNVko hautagaiak. Emakumeen Etxea hartuko duen Etxanobe Jauregian edo Montehermoso edo Goiuri bezalako beste espazioetan gauzatu den estrategia bera errepikatzean datza.
Gasteiz Antzokiak ere berean, EAJ-PNVk Vitoria-Gasteizentzako proposatzen duen ereduaren azken ezaugarri propioa du. “Kolektibo euskaltzaleekin partekatutako proiektu bat izan da, izan ere, beraiekin lankidetza estuan garatu izan dugun proiektu bat baita. Lehen momentutik eta lankidetza giroan eta konfiantza osoz”, adierazi du Gorka Urtaranek.
Egungo alkate eta berrautaketarako hautagaiak berretsi du “Agenda Gasteiztarrak, Vitoria-Gasteiz europar mailan erreferentziazko superhiri izan dadin ahalbidetuko digu: Vitoria-Gasteiz modernoa, XXI. mendekoa, funtzionala, bizitzaz beteriko kaleduna. Eta Gasteiz Antzokia, etorkizuneko Gasteiz horren adierazle da. Euskadiko hiriburua, euskararen, lankidetzaren hiriburua izan behar da. Bizitzaz beteriko hiri bat, kulturaz beterikoa, jardueraz beterikoa eta euskaraz blai”.
MAIATZAk 15 | Propuestas
Gasteiz Antzokia. Gorka Urtaran. Vitoria-Gasteiz