Alaitz Zabala, EAJ-PNVren eusko legebiltzarkide berria

Josune Gorosperen ordez arituko da, zeinak aste honetan bertan Eusko Legebiltzarrean baja eman eta Kongresuan diputatu izateko akta lortu duen
Alaitz Zabala, EAJ-PNVren eusko legebiltzarkide berria
15 Maiatza | Eusko Legebiltzarra

Alaitz Zabala derioztarrak hartuko du Josune Gorospek aste honetan Ganberan libre utzi duen eserlekua; izan ere, azken honek atzo Madrilen diputatu akta jaso zuen. Zabala  Eusko Legebiltzarrera etorri da gaur goizean, bere kredentzialak aurkeztera, eta hauteskundeen ondoren izango den lehenengo osoko bilkuran, hilaren 30rako aurreikusia dagoena, hartuko du kargua.

Alaitz Zabala (Derio, 1981) lizentziaduna da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan; horrez gain, Euzkadi Buru Batzarraren kontabilitate arloburua da. Zabalak adierazi duenez, ”ilusioz eta erantzukizunez” ekiten dio etapa berri honi, betiere “euskal herritarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz”.

PARTEKATU