Diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Ramiro Gonzalezek, Salburuako hezeguneak aukeratu ditu bere hautagaitzak honakoen alde egiten duen apustu irmoa aldarrikatzeko: “Araba garbi eta klimarekin arduratsu bat, energia berriztagarri eta eraginkorrak erabiltzen dituen Araba bat”.
Horrela, Arabako 29 naturaguneetako batean, Gonzalezek zehaztu ditu klima-aldaketaren aurkako borrokan bere taldeak defendatzen dituen 60 neurri eta konpromisoetako zenbait. “Araba Euskadiko natura-erreserba da,eta hori pribilegio bat eta, aldi berean, erantzikuzun bat da, zeina Eusko Alderdi Jeltzaleak zorroztasunez, profesionaltasunez eta adorez gidatu nahi baitu.”
Mugikortasun elektrikoa eta energia berriztagarrietarako sostengua, bide berdeen sarea hobetu eta handiagotzea eta ekonomia berdea dira datozen lau urteoi begira hautagai jeltzalearen lehentasunak ezarriko dituzten hiri ardatzak.
Mugikortasun elektrikoa eta energia iraunkorrak
Ramiro Gonzalezek Arabak energia-trantsizioari gehituko dizkion 60 konponbideetako batzuk nabarmendu ditu, hala nola, bizikletentzako parke publikoak sortzea Arabako industrialdeetan edo birkarga elektrikoa egiteko hainbat gune atontzea lurraldeko esparru estrategikoetan.
Era berean, gogora ekarri du diru-laguntzei jarraipena ematearen garrantzia herrietako oraingo argiteria publikoaren ordez sistema eraginkorragoak ezar daitezen edo Arasur, Lantaron eta Vitoria-Gasteizen hiru parke fotovoltaiko berri abiaraz daitezen. “Araba gero eta berdeago izan dadin arituko gara lanean, lurraldeko txoko guztietan, hiriburuan, baina baita herri handienetan eta txikienetan ere. Arabak oso ondo daki bere etorkizuna iraunkorra izan behar dela”, laburbildu du Ramiro Gonzalezek.
Bide berdeak dira Arabako beste indarguneetako bat. 24 ibilbide, elkarren artean erabat konektatuta, daude Araban. “Gure mugetatik kanpo Araba arretagune izatea nahi dugu, trantsizio energetikoan erreferente gisa. Gure bide berdeak horren adibide dira jadanik. Herrialde askotako bisitariak ditugu, gure ibilbideetan barrena bizikletaz ibiltzeko Arabara datozenak”, gogoratu du. Ildo horretan, Nerbioiko Parke Lineala handitu eta Saratxoko industrialdearekin lotzeko duen asmoa iragarri du. Apustu argia da motorrik gabeko mugikortasunaren alde, Aiarako langileentzat ere bai.
Era berean, beste zenbait ibilbide berri atontzeko asmoaren berri eman du, hala nola, Harriaren Ibilbide berria – zeinak Santa Maria Katedrala eta Trebiñuko Ajarteko harrobiak lotuko baititu – edo Vitoria-Gasteizen eta Valderejoko parke naturalaren arteko konexioa.
Ekonomia berde baterantz
Eusko Alderdi Jeltzaleak ekonomia-eredu berri baten aldeko apustu irmoa egin du, ingurumen-iraunkortasuna zeharkakoa deneko eredu baten alde, alegia.
“Ingurumena presente egon behar da gure politika ekonomikoetan. Gure ekonomia ingurumenaren babesarekin bateragarri diren hazkundea, garapena eta jarduerak gauzatzen ahalegindu behar da” aldarrikatu du Gonzalezek, zeinak, halaber, honakoa ziurtatu baitu “ez dugu sinesten iraunkorra ez den etorkizun batean. Ez dugu sinesten klimarekin begirunetsua ez den ekonomia batean”.
Gure ingurumenaren etorkizunerako ekonomia zirkularrak duen garrantzia nabarmendu du eta gogora ekarri du hondakinen kudeaketa begirunetsuak Araban zuzeneko 500 enplegu eta zeharkako 2.500 sortzen dituela: “Enplegu berdea garapen ekonomikorako abagune berri bat da gure lurralderako”. Hori dela-eta, EAJ-PNVren beste neurrietako batek ekonomia zirkularrarekin lotutako enpresen kluster berri bat eratu nahi du Araban.
Horren harira, materia organikoa kudeatzeko konpost planta bi, bata Vitoria-Gasteizen eta bestea Aiaran, eraikitzeko asmoaz gain, uraren, energiaren eta mendien kudeaketa eraginkorrerako eredu berrien aldeko apustua azpimarratu du.
” Ez gaude prest datozen belaunaldiak estutasunean jartzeko. Eusko Alderdi Jeltzalearekin ingurumenak irabazten du, bioaniztasunak irabazten du, datozen belaunaldiek irabazten dute, Arabak irabazten du”, amaitu du Ramiro Gozalezek.