Pertsonak dira Juan Mari Aburtok datozen lau urteetarako ibilbide-orrian zehaztua duen helburu nagusia. Halaxe adierazi du gaur goizean EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Errekaldeko Plazan, berdintasunaren arloko proposamenak aurkezteko egindako ekitaldian. Hurrengo agitaldirako proposamen horien artean, berritzaileena Emakume eta Berdintasunaren Sail bakarraren sorrera izango da. Aburto Udaleko lantaldean kide izago dituen emakumeekin batera agertu da, eta aurrerapen moduan argi utzi du ondorengo lau urteetan, emakume horiek “pisu handia izango dutela Udalean, eta erantzukizun handiko postuak”.
Jendaurreko agerraldian, hautagai jeltzaleak argi utzi du “Bilbon ez dugula nahi berdintasuna pose hutsa izatea. Gure asmoa da, mundu osoko prentsan eredutzat jarri gaituen milaka pertsonaz osatutako marea more horrek mugitzen jarraitzea, gure hiria berdintasunean ere nazioarteko erreferente bihur dadin”.
Bere koaderno gorrian azpimarratuta jaso dituen Balioetako bat emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna lortzea da, “maiuskulaz idatzitako berdintasuna, maila guzti-guztietan”. Horren harira adierazi du “Bilbon mundua mugiaraziko dugula berdintasuna egiazkoa eta eraginkorra izan dadin, politika publikoen bitartez, kanpainak, ekintzak eta prebentzioa landuz... eta horma sendoak eraikiz erasotzaile guztien kontra”.
Bilbon Berdintasuna lortzeko neurriak
Juan Mari Aburtok gogoratu duenez, Bilboko Alkatearen karguan egindako lau urte hauetan, lan handia egin da, batez ere indarkeria martxista esparru guztietatik ezabatzeko. “Ez beti da ez, etxean, kalean, eskolan, enpresan… BILBON, EZ BETI DA EZ”, aldarrikatu du.
Aldarrikapen eta konpromiso hori indartzeko aurreratu dituen neurrien artean, honako hauek nabarmen daitezke:
“Eta, batez ere –adierazi du hautagai jeltzaleak–, arretarik onena bermatzea genero nahiz etxeko indarkeriaren biktimentzako arreta zerbitzua behar duten emakume eta adingabeei, gizarteratzeko nahiz laneratzeko eta etxebizitzarako sarbidea izateko laguntza berezia emanez. Izan ere, Bilbon ez dugu nahi pobreziak emakume izena izatea”.
Jendaurreko agerraldia amaitzeko, Juan Mari Aburto Bilboko emakumeei zuzendu zaie: “Bilboko emakumeek Bilbokoak izatearen harrotasuna sentitzea nahi dugu. Izan ere, berdintasuna gizon eta emakumeen kontua da, bat-eginik lortu beharrekoa. Talde honekin eta beti zuekin. Bilbo emakumeekin mugitzen da”.
MAIATZAk 11 | Mintzaldia
2019.05.11 Juan Mari Aburto - Berdintasuna