Ekitaldia Haizearen Orrazian bertan egin da eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiriak eta Eneko Goiak parte hartu dute. Asmoa da erakunde- eta kultura-eragile ezberdinez osatutako talde-bultzatzailea sortzea, Peña Gancheguik eta Eduardo Chillidak sortu zuten gunea nazioarteko kategoria hori lortzeko. Egun sari hori lortzea posible den ametsa dela adierazi dute.
Goiak gogorarazi du, duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bide horretan funtsezko aurrerapausoa egin zuela, Kultura Ondare izendatuz, eta horrenbestez, elementu artistiko edo arkitektoniko batek izan dezakeen babes-maila altuena emanaz.
Horiek horrela, honakoa adierazi du: "Behin Eusko Jaurlaritzaren babes-maila nagusiena lortuta, beste pauso bat emateko unea da, eta Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondare izateko lan egingo dugu".
Eneko Goiaren iritziz, Haizearen Orrazia Donostiaren eta Euskadiren kultura ondarea da, eta badu ere UNESCOren Gizateriaren Ondarearen parte izateko behar duen maila.
Helburu hori lortzeko, Goiak uste du beharrezkoa dela indarrak batzea, eta horregatik proposatu du talde-bultzatzaile bat sortzea, eta bertan, kultura- eta erakunde-eragile ezberdinen partehartzea lortzea. Eta eragile horien guztien lana izango da hautagaitza-proposamena prestatzea UNESCOri aurkeztu ahal izateko.
Horrenbestez, besteak beste, talde-bultzatzailea segidako pertsonek osatuko lukete: Chillida eta Peña Ganchegui familiek, Chillida-Leku museoaren arduradunek, Donostia Kultura eta San Telmo Museoaren arduradunek, ondarearen babesean lan egiten duten hainbat elkartek, nazioarteko hainbat artistek - Cristina Iglesias edo Esther Ferrer, besteak beste -, Tabakalera, Euskal Herriko Unibertsitatea, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak. Eta horrekin batera, Eneko Goiaren ustez, euskal kulturaren beste hainbat eragile batzea interesgarria izango litzateke ere, besteak beste, suitzako Hauser & Wirtho galeria edo Guggenheim museoa. Izan ere, hautagaitzari babes handia emango liokete, euren nazioarteko ezagutzarekin lagunduz.
Behin talde bultzatzailea sortuta, bere helburua izango da espediente bat egitea Haizearen Orraziaren hautagaitzaren sustapena egiteko. Proposamena Espainiako Gobernuari helaraziko zaio UNESCOren aurrean aurkez dezan, hortaz, Eneko Goiak esan du, Espainiako Gobernuari ere hautagaitza babesteko eskatuko diola.
Azkenik, Goiak honakoa adierazi du: "Donostiarrok oso harro gaude Peña Gancheguik eta Chillidak duela 40 urte sortu zuten lanaz. Eta konsziente izan behar dugu, lan horren balioa gure donostiar izatearen parte dela, eta balio horrek unibertsala izan behar duela mundu guztiarekin partekatu ahal izateko".
Kultura sailburu Bingen Zupiriak segidako esan du: “Datozen urteotan Donostiak aukera paregabea izango du artearen arloan pisua irabazteko eta munduaren aurrean leku garrantzitsu batean kokatzeko. Chillida Leku, Tabakalera edota Kontxako Badiaren inguruan aurki ditzakegun arte-lanak (Oteiza, Cristina Iglesias, Chillida…) giltzarri izango dira horretarako. Haizearen Orraziari daukan balio unibertsala aitortzeko egiten ari den lana ere funtsezkoa izango da bide horretan. Donostiako Udalaren eta Eneko Goia alkatearen apustu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren sostengua eta bultzada izango du”.
Eduardo Chillida pasealekua oinezkoentzat
Hautagai jeltzaleak adierazi du, EAJ-PNVk babeste duela Eduardo Chillida Pasealekua oinezkoentzat egitea, Ondarretako hondartzarako arrapalatik aurrera. Eneko Goiaren ustez, pasealekua oinezkoentzat egitea balioan jarriko ditu bai pasealekua, bai eskultura, eta oinezkoek gune natural zoragarriaz goza ahal izango dute.
Era berean, Eneko Goiak gogorarazi du, Udala gune osoaren segurtasuna bermatzeko, magalean sarea jartzeko proiektua idazten ari dela, eta beti, egun dagoen behin behineko segurtasun horma kentzeko. Gogoan izan, horma hori jarri zela pertsonek paretara ez gerturatzeko, lur-jauziak zirela eta.
Proiektua Peña Gancheguie eta Chillida familien adostuta dago, eta gunearen estetika eta segurtasuna kontuan hartzen ditu. Gainera, Udalaren proiektuak gunean beste hainbat konponketa egitea aurreikusten du, eta besteak beste, irisgarritasuna ere hobetzeko helburua du.