“Azken urteotan laguntza eskaini nahi duten pertsonen deiak jaso ditugu, galdetu dute ezer egiterik ote duten, laguntza eman ahal duten. Denbora eta laguntzeko gogoa duen jendea. Orain arte ez genekien zer esan. Orain bai dakigula”. Hala laburbildu du Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta berraukeraketarako hautagaiak, ‘Bizkaia gara’ izenekoa ekimenarekin gizartean sortu den kezkari erantzuteko egingo den proiektua. Boluntarioen gizarte sare zibila izango da eta laguntzeko borondatea duten pertsonak “Bizkaiari lagundu nahi dioten pertsonak, beren ekarpena egin nahi dutenak” eta laguntza behar dutenak lotzeko topagune gisa funtzionatuko du.
“Denon artean zehaztu behar ditugu ‘Bizkaia gara’ ekimenak emango dituen zerbitzuak. Urratsez urrats. Hainbat esparru sor daitezke: pertsona nagusiak liburutegira laguntzea, txakurtegian dauden txakurrak paseoan eramatea, gure herriak aztertzea eta hobekuntzak proposatzea, ekitaldietan kolaboratzea, bisitariei laguntzea, gaixoekin egotea, herrialdearen enbaxadore lana egitea, larrialdi egoeretan laguntzea...”, azaldu du Rementeriak, boluntarioen gizarte sare hau lehenagotik dauden zerbitzuekin batuko dela azpimarratu ondoren. “Eta ez dio inori lana kenduko. Hau ez da ez da ezkutuko enplegua; boluntariotza ez da enplegua”.
Hautagai jeltzaleak era berean nabarmendu du sare honek borondateak konektatzeko eta Bizkaia adeitsuagoa eta sozialki batuagoa bultzatzeko. “Proiektu ederra da, egokia gurea moduko gizartearentzat. Saiakera egingo dugu. Eta, egingo dugunez, ondo egingo dugu: behar den prestakuntzarekin, derrigorrezko dugun konfidentzialtasunarekin eta halako gauza batek behar dituen kontrol,gainbegiratze eta koordinazioarekin. Gure lehen konpromisoa, Bizkaiko pertsonekin. Gure lehen proiektua, Bizkaiko pertsonentzat”, amaitu du jeltzaleen hautagaiak.