Ramiro Gonzalezek apustua egiten du AP-68aren bidesarian, Bilborako noranzkoan, Aiarako bizilagunei hobaria ematearen alde

Autobideari buruzko eskumena Euskadiren eskuetara transferitzeko akordioaren ostean, diputatu nagusirako EAJ-PNVren hautagaiak aditzera eman du hilean 15 ibilera, gutxienez, egiten dituzten aiaratar guztiei bidesariaren %60 ordaintzeko asmoa daukala
Ramiro Gonzalezek apustua egiten du AP-68aren bidesarian, Bilborako noranzkoan, Aiarako bizilagunei hobaria ematearen alde
02 Maiatza | ABB

“Mugikortasuna eta konexioen hobekuntza gakoak dira Arabaren garapenerako eta Aiarako bizilagunen bizimodua hobetzeko”. Hitz horien bitartez laburtu du diputatu nagusia berriro izateko hautagaia den Ramiro Gonzalezek EAJ-PNVren konpromiso berri bat: “AP-68aren bidesariaren gastuetarako hobari-eredu bat ezarriko dugu, Vitoria-Gasteizerako norabideko ibileretan- egun badagoena- ez ezik, Bilborako norabidekoetan ere”

Aiarako eskualdean bizi diren lagun guztiei zuzentzen zaien neurri horrek aukera eman nahi die aiaratarrei, modu merkeago batean, inguruneko herrigune nagusietarako sarbidea izan dezaten.

AP-68 autobidea Euskadiri eskualdatzeko Eusko Jaurlaritzak lortutako akordioaren ostean, Ramiro Gonzalezek konpromiso berri hori adierazi du: “Eskumena hemen, Euskadin, edukitzeak onura ekarriko die zuzenean Arabari eta bertako biztanleei”, oroitarazi du. Orobat, autobidearen emakida pribatua amaituko den urteari, 2026. urteari, hain zuzen, egin dio aipamena, Arabarako “ aukera-leiho bat” zabalduko den unea izango dela esanez. “Arabako errepide guztietan jardun ahal izango dugu eta Arabako bideetarako politika integral bat, baterako estrategia izango duena, gauzatu ahal izango dugu” goretsi du Gonzalezek.

Hala ere, hautagai jeltzaleak hitzeman du Aiarako bizilagunen ibilerak hobetzeko lehenengo pausoak emango dituela, 2026.urtea heldu arte zain egon gabe. Eta horretarako adierazi du “Aiararako bidesari soziala ezartzeko duen konpromisoa, Bilborako noranzkoan ere bai”, nabarmendu du. Ildo horretan, EAJ-PNVren hautagaiak gogora ekarri du “konektagarritasuna bizi-kalitatea dela gure herrietako bizilagunentzat”. Era berean, EAEko errepideak elkarri lotzeko estrategian “herrialde-ikuspegia” izateko premia nabarmendu du.

Bidesari biguna ohiko bidaietarako

Gaur egun Vitoria-Gasteizerako noranzkoan dagoen bidesariaren abantaila berberak edukiko ditu neurri berriak. Zehazki, Ramiro Gonzalezen konpromisoa da Arabako Foru Aldundiak ordaindu dezala %60ko deskontua hilean 15 ibilera, gutxienez, egiten dituzten bidaiarientzat.

PARTEKATU