BERMEO 2019

BERMEOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Aritz Abaroa


Bere herriagaz harro dagon bermeotarra naz. Bermeon bizi naz, eta hemen bizitzen jarraituko dot. Horregaitik dakit geure herriak zer behar dauen.

Aritz Abaroa

Brankaz egingo dogu ilusinora daroan bidea. Nahikoa da! Ez dogu nostalgiaz atzera begiratzen jarraitu behar! Ez deutsegu kulpea beti besteei bota behar! Ez dogu geldirik jarraitu behar!

Bizkaiko kostaldeko erreferentea izan gura dogu barriro. Herri moduan euki behar dogun harrotasuna berreskuratu gura dogu. Etorkizunari aurrez aurre eta baikortasunez begiratu gura deutsagu. Prest nago pausu bat aurrera emoteko eta konpromisoz eta ilusinoz beteta dagozan bermeotar zintzoz eta beharginez osatutako tripulazinoaren lider izateko. ABANTE.

Bermeon bizi garanon bizitza kalidadea hobetzeko egingo dogu behar, dinamismoa eta jarduera ekonomikoa sortuz, eta itsasoak eta gure inguruak eskaintzen deuskuezan aukerak baliauz.

Zerumugari itxaropenez, gogoz eta lanez begiratu behar deutsagu! Bermeo danok hobeto biziko garan leku bilakatzeko proiektuagaz. Abante!

Orain edo inoiz ez: Bermeo, abante!

TALDEA

  • Aritz Abaroa Cantuariense
  • Idoia Platas Arenaza
  • Maitane Leizaola Zulueta
  • Jose Maria Larrozea Etxebarria
  • Alazne Zumeta Garro
  • Ibon Legarreta Erkiaga
  • Kepa Zumeta Garro
  • Gaizka San Pedro Mujika
  • Ziortza Irastorza Muruaga
  • Ainhoa Arenal Mujika
  • Arkaitz Cendangorta Agudo
  • Nerea Telletxea Imatz
  • Jon Gofinondo Zabala
  • Ziortza Goienetxea Bilbao
  • Katy Romero Paredes
  • Enrique Bilbao Uribarri
  • Gemma Barrena Munitz

EGITASMOA

1
Mantentze faltak itzikeria irudia emoten dau. Kaleak eta plazak fasetan garbituko doguz, eukiontziak ordeztu eta seinaleak hobetuko doguz.
2
LED sistemak argi erakutsi dau herrian puntu baltzak eta segurtasun falta sentsazinoa dagola. Argiztapena indartuko dogu.
3
Kirol instalazinoak zaharkituta geratu dira; egunero, 500 ikaslek egiten dabe kirola bertan. Inbertsino planari ekingo deutsagu.
4
Aparkatzeko lekuak egokituko doguz. Errepide, autobus eta tren konexinoak hobetzeko egingo dogu behar.
5
Merkataritza guneak oinezkoentzat erdi-erreserbetea eta Alde Zaharrean jarduerak eta negozioak ezartea bultzatuko dogu, eta merkatarien eta ostalarien alkarteakaz alkarlanean arituko gara.
6
Portua bizibarritzea bultzatuko dogu, arrantzagaz eta turismoagaz lotutako jarduera ekonomikoa sortzeko eta jarduketak eta ekitaldiak antolatuz.
7
Gure atun flotak nazinoartean daukan garrantzia baliauko dogu, gure arrantza kulturaren inguruko inbertsinoak, jarduerak eta ekitaldiak erakarteko.
8
Turismoa bultzatu eta geure lekua hartzen eta daukaguzan baliabideak balioan jarten lagunduko deuskuezan tresnak sortuko doguz.
9
Kontsumoak prebeniduteko programea bultzatu eta kontrol neurriak zorroztuko doguz gure herriko kaleetan.
10
Kultura eta kirol arloko erakundeakaz eta personakaz egingo dogu behar, adin guztietara zuzendutako kultura eta kirol agenda sortzeko.