BERANGO 2019

BERANGOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Anabel Landa


EAJ-PNVk eskatuta ohore handiz barriro izango naz hautagaitzaren zerrendaburu Berangon datozen udal-hauteskundeetan. Erronka barri hau barriztutako ilusioz eta arduraz aurrera eroateko prest nago, nigaz lanean egongo dan lan-taldeagaz batera, orain aurkezten dautsuguzan konpromiso barriak geureganatu eta garatzeko prest.

Anabel Landa

Talde hau Berangoko andra eta gizonak osatzen dabe, gure udalerria sakon ezagutzen daben pertsonak, guere udalerria eta bere gabeziak eta indarguneak. Pertsona hauek gertu, konpromisoa emonda eta prest dagoz Berangoren alde emoteko euren ilusio eta lanaren indarra. Talde honetan batzen dira pertsona barriak eta garrantzi handiko gaietan euren gaitasuna eta konpromisoa erakutsi daben norbanakoak: herritarren parte hartzean, gazteriarentzako proiektu barrietan, gizarte zerbitzuetan, kiroletan, edo Burdin hesiaren museoaren zuzendaritzan.

Erronka barriak Berangoko auzotarren bizitza-kalitateagaz konprometituta dagoen taldearentzat

TALDEA

  • Anabel Landa Gaubeka
  • Itziar Aginagalde Avedillo
  • Izaskun Zubiaur Zarraga
  • Carlos Juan Collado Cruz
  • Aitor Miñambres Amezaga
  • Ederne Frontela Pascual
  • Iker Balerdi Goiri
  • Begoña Cabria Rueda
  • Jose Luis Sanchez Rodriguez
  • Gonzalo Borja Cilla Obeso
  • Javier Gonzalez Gomez
  • Amalia Agirregoitia Blanco
  • Gorka Ispizua Alonso-Carriazo

EGITASMOA

1
Zure erantzunak lagunduko gaitu Berango hobetzen. Herritarron parte-hartzea eta herritarrok azaldutako arazoei erantzun bizkorra emotea da gure erronkarik nagusiena.
2
Babesdun etxebizitzak gure gazteak Berangotik joan ez daitezan. Arana egikaritze-eremua (Karabiazpi) eta Etxebarri.
3
Premia daben auzoak konpontzea: Kurtze, Lantzarte. Irisgarritasuna hobetzea, Karabiganen arrapala mekanikoak eta bigarren igogailu bat metroaren inguruan ipiniz.
4
Bardintasuna gizonen eta emakumeen artean lehentasunezko kontua da, gure inguruan emakueen ahalduntzea eta egitekoan indartuko dabezan programak ere bai.
5
Gazteenentzat prestakuntza eta enplegua. Ikasteko gune gehiago, Berango Smart Lab. Enpresa gehiago erakartzea eta herriko ekonomia suspertzea.
6
Kultura eta kirol jardueren eskaintza areagotzea. Udalekuak, ludoteka, ludokluba... Herriko kultura eta kirol taldeak babestea.
7
Herritarren segurtasuna indartuko da, 2019-2022 urtealdian 5 udaltzain barrirekin.
8
Inor atzean geratu ez daiten, planteatzen dogu gizarte-laguntzak osatzea eta herriaren erdialdetik asago dagozan nagusientzako garraio-zerbitzua ezartzea.
9
Eraikin historikoak lortu herrirako eta herritarren ekipamendurako erabiltzea. Berdegune eta aparkaleku gehiago, eta umeen jolas-parke bat estaltzea.