BEDIA 2019

BEDIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Aitor Sorriketa


Aitor Sorriketa

Pertsonak daukaguz oinarrian; danak dira protagonista

TALDEA

  • Aitor Sorriketa Larrea
  • Miren Igone Etxebarria Zamalloa
  • Imanol Ispizua Arruti
  • Meritxell Lejarzaburu Atutxa
  • Aitziber Linaza Basaguren
  • Jose Manuel Sanchez San Juan
  • Maialen Larruskain Jauregi
  • Gregorio Emeterio Zabala Morentin
  • Ainara Pardo Aldasoro

EGITASMOA

1
Jauregi urigintzako lanak amaitu orduan, bertan bizi diran personak gogoan hartuta egindako auzoa eukiko dau Bediak.
2
Gizarte-bizitzan ohiko hizkuntza lez gero eta gehiago erabiltea bultzatuko dogu euskera, ahalik eta gehien erabiliko dogu komunikatzeko, ikasteko eta esperientziak banatzeko.
3
Bardintasunaren alde egitea danon konpromisoa da eta, gure esku dagozan bitarteko eta erraztasunak emoten jarraituko dogu.
4
Kultura eta aisialdia garatzeko jarduerak bultzatuko ditugu, herrigintzarako ardatza dirala uste dogulako eta Bedian bizi garan herritarrak batzeko.
5
Arratiako herri-administrazinoek osotutako entearen edo Arratiako Mankomunitatearen bitartez, lanerako politika aktiboak bultzatuko doguz herritarrentzat.
6
Sodio-lurrunezko argien ordez LED teknologia ipinita, energia-efizientziako egitasmoari amaiera emongo deutsagu.
7
Bediako Lehenengo Gazteria-Plana jasotako jardueren bitartez joango gara eragiten gazteekaz adostutako lan-ildoetan.
8
Aspaldian gabilz zuekaz batera lanean, nagusien beharrizanak zeintzuk diran jakiteko. Orain gure txanda da aisialdiko eta ikasteko jarduerak indartuz.
9
Jarduera fisikoa bultzatzeko helburua dauken ekintzak egingo ditugu, gazteei, helduei eta nagusiei zuzenduta.