BASAURI 2019

BASAURIKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Asier Iragorri


Asier Iragorri Basaguren naiz, 50 urteko basauriarra. Nik nire herrian, herria osatzen dugun pertsonengan eta taldeko lanaren potentzialean sinesten dut. Nire lehenengo lasterketak egin nituen Arizko auzoan eta ikastolan.

Asier Iragorri

Ezkondu nintzenean, Pozokoetxera joan ginen bizitzera eta bertan, leku lasai horretan, gure bi seme-alabak hezi ditugu, mutil bat eta neska bat. Irakasle-ikasketak egin ostean, profesionalki hezkuntzaren eremuan jardun dut eta Lehen Hezkuntzako irakasle bezala lan egin dut Bilboko eskola-zentro batean.

Duela zortzi urte, aukera eman zidaten EAJ-PNVren taldeko kide izateko Basauriko Udalean, non gaur egun Gizarte-politikako eta Teknologia Berrietako zinegotzia naizen. Zerbitzu publikoko lehenengo etapa honetan, Basauriren alde lan egiteko eta gure herria hobetzen laguntzeko aukera izan dut eta oso esperientzia atsegingarria iruditu zait. Orain, ilusioarekin, erantzukizunarekin eta umiltasunarekin aurre egiten diot alkate izatearen eta gure herriaren etorkizunaren alde lan egitearen aukerari. Azkenengo bi legegintzaldi hauetan, Basauriren aurrerapena oso ikusgarria izan da baina, oraindik, zenbait erronka ditugu gainditzeke are gehiago aurrera egiteko.

Basaurik aurreratzen eta pertsonak zaintzen jarraitu behar du eta EAJ-PNVren taldeak hor jarraituko du aurrekoa posible izan dadin.

Aurrerapenaren eta pertsonen alde dagoen herria nahi dugu

TALDEA

  • Asier Iragorri Basaguren
  • Maria Larrinaga Artetxe
  • Nerea Renteria Lasanta
  • Txomin Carro Lopategi
  • Berta Montes Beltran
  • Agurtzane Cebrecos Goikoetxea
  • Nora Pereda Aburto
  • Jon Zugazagoitia Sagardui
  • Eduardo Meabe Mendia
  • Jose Ramon Suarez Palacios
  • Marieli Arroyo Olaizola
  • Unai Gandosa Lejarza
  • Iker Peña Fernandez
  • Eneritz Urrutxurtu Sainz
  • Juan Carlos Salcedo Gallego
  • David Diez Garcia
  • Izaskun Romero Zarandona
  • Jon Barrenetxea Abasolo
  • Jose Luis Lopez Lopez
  • Maite Baltziskueta Rezola
  • Iraia Lejarzegi Bilbao

EGITASMOA

1
San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxeko birsorkuntza plana garatu: egoitza eremu berriak zabaldu, auzoak berriztatu eta tren geltokia irisgarriagoa egin.
2
135 ekintza ezarriko dira Basauriko herriak pertsona helduentzako erakargarriagoa izan dadin (bakardadez egoeren aurrean, mugikortasun ezaren aurrean…).
3
Birgizarteratzea ahalik eta mesedegarriagoa egin, herriko enpresen elkarlana mantendu, proiektu berriak sortu eta jarduera ekonomiko berriak erakarriz.
4
Pasealeku eta bidegorriak zabaltzen jarraitu, gure eskualderantz eta Bilborantz. Arratiako tranbia zaharreko ibilbidearen bidegorria proiektua indartu.
5
Aparkaleku tokiak gehitu aparkaleku gune berriekin (San Miguel, Sarratu, Azbarren) eta daudenak hobetuz (Matxitxako, Urbi, Pozokoetxe).
6
Auzo berriak berrurbanizatzen inbertituko da (Auzoegin programa) irisgarritasuna hobetuz eta herri igogailu berriak sortuz.
7
Umeen jolastoki eta parkeak handitu eta hobetuko dira. Teilape gehiago jarriko ditugu umeentzako parkeetan eta aisialdi guneetan.
8
Sarratu, San Miguel eta Azbarren babes ofizialeko 565 etxebizitza sustatuko dira, salmenta eta alokairurako, gazteentzako alokairu bigunekin.
9
Babesa ematen jarraituko dugu talde eta elkarteei, eta kultura, kirola eta aisiarako ekintza berriak sustatzen, jada gazteentzako 2011tik ezarriak daudenak.
10
Basauritarren parte-hartze sarea handituko dugu, gestio gardena jarraituz gure herriko bizilagun guztientzat.