1
HAPO-ren garapenarekin jarraitu eta bere faseak betetzen joan, herriarentzako ahalik eta modu jasangarrienean, herritar eta sektore desberdinen beharrizan errealei zuzenduta.
2
Energiaren aurrezpena bultzatzen jarraitzea, ekologiaren ikuspegitik baita ekonomikoki. Legislatura honetan hasitako proiektua amaitu, orain ditugun argi guztiak LED motatako argietara pasatuz herriko auzo guztietan.
3
Landare jatorria duten hondakinen kudeaketa hau batez ere INAUSKETAren batzeaz oinarritzen da. Hobekuntzak egitea da helburu, batez ere bilketa eta zerbitzuaren finkaketan, Uribe Kostan mota honetako zerbitzu bakarra delarik.
4
Auzotaxi zerbitzuaren proiektua suspertzea, zerbitzu honi azkeneko bultzakada emanez, auzo desberdinetatik alde estrategikoetara (metro geltokiak, anbulategiak, botika...) irisgarritasuna bermatuz.
5
Esklusio arriskuan dauden taldeen integrazioa. Zerga laguntzak emanez arriskuan dauden unitate familiarrei (irisgarritasuna, Ondasun Higiezinen Zerga, zaborra, estolderia, eskolaratzea...) indartuz. Era berean, genero berdintasuna bultzatzeko politikak indartu instituzioen aldetik eta herriko elkarte-sareekin elkar lanean.
6
Laguntza ekimenak sustatu giza-inpaktua duten proiektu berritzaileak landu nahi duten pertsonentzat. Modu berean, Itsas azokaren finkatzea, herriaren bizitza ekonomiko eta sozialaren beste elementu dinamizatzaile bat gehiago izanda.
7
Turismo jasangarriaren ereduarekin jarraitzea, ibilbide arkeologiko, geologiko eta Burdin Hesiaren buruzkoa. Garapen jasangarria eta udalaren ezaugarrietara egokitutako proiektuak bultzatu.
8
GURE ETXEA (Kantarrana) eraikinaren kanpokaldeko egokitzapenak amaituta, herritarrei galdeketa egitea eta emango zaion erabilera erabaki modu adostu batean.
9
Dirulaguntzak eskaintzea (baldintza batzuk beteta) euskeraz ikasteko, gizarte-eragileek egindako ekintzentzat, kirol ekintza publikoak edo ekintza kulturalentzat.
10
Herriko saneamendu-sarearen hobekuntzarako proiektu desberdinak garatu ondoren, (Lepola, Zearreta-Goikolanda…), hurrengo egokitze faseekin jarraituko dugu, adibidez San Telmo auzoan.