BARAKALDO 2019

BARAKALDOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Amaia Del Campo


Amaia del Campo naiz, orain dela lau urte bere hiriko alkate izateko ohorea izan zuen Barakaldoko emakumea. Nire bizitza pertsonala eta profesionala beti egon da lotuta Barakaldorekin.

Amaia Del Campo

Duela urte batzuk Barakaldoko alkatetzan EAJ-PNV ordezkatzea proposatu zidatenean, BAI besterik ezin izan nuen esan. Bai Barakaldori, nire herrirako lan egiteko eta bertan bizi garenon bizitza atseginagoa egiten saiatzeko neure harri-koskorra ekartzeko. Hau nire bizitzaren erronkarik politenetakoa da. Gaineratu nahi dut, gure hiriaren historian kargu hau duen lehenengo emakumea naizela, eta honek ardura handia sortarazten dit. Espero dut etorkizunean emakume askok

Barakaldo ordezkatzeko aukera izatea.

Lan gogorreko lau urte izan dira, zailtasun asko gainditu ditugu,baina urte zoragarriak ere izan dira. Ziur nago zure herriko alkatea izatea bezain kargu publiko hoberik ez dagoela, zure auzokideen beharrak zuzenean entzun ahal izatea eta asetzeko lan egitea.

Ibilbide honetan, EAJ-PNV-ren gizon eta emakumeen babesa izateko zoria izan dut, bai Barakaldokoenak bai Euskadikoenak. Pertsona hauengandik egunero ikasten dut, nire erreferente eta eredu dira. Baina batez ere, Barakaldoko Udal taldearen laguntza izan dut. Ez dut inoiz ezagutu hau bezalako giza-talderik, hainbesteko konpromiso, ardura eta hiriarekiko grina duena. Luxua izan da haiekin bidaia hau egitea eta are gehiago haiekin jarraitu ahal izatea, Barakaldon aurrera egiteko aukeratu dugun egitasmorako.

Hauteskunde hauetan neure burua aurkezten dut berriro Barakaldoko alkatetzarako EAJ-PNV alderdiaren hautagai, eta joan den legislaturan lagundu zidaten gizon eta emakumeekin egiten dut, zein ilusio, eskarmentu eta ezagutza gehitzen duten eransketa berriekin./p> Orain dela lau urte Barakaldok eskatzen zuen aldaketa errealitate bihurtu zen. Egia da 30 urte baino gehiagoko inertzia ez dela lau urtetan aldatzen, baina aldaketa horrek atzerako martxarik izan ez dezan oinarriak jarri ditugu, era berean Barakaldo garai ilunera inoiz itzul ez dadin, aurrera egiten jarraitzeko eta abiadura har dezan.

Legislatura berrira inoiz baino indar gehiagorekin aurkezten gara, ilusio berriztatuarekin eta Barakaldorako etorkizunerako egitasmoa dugula. Etorkizunerako egitasmo hau gurekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu, hainbeste maite dugun Barakaldo hazi dadin, gure ardura, konpromiso eta lana eskainiz.

GORA BARAKALDO!

Hamar hamarrerako, Barakaldo bikaina lortzeko

TALDEA

  • Amaia Del Campo Berasategi
  • Nerea Cantero Gurtubai
  • Jon Andoni Uria Garcia
  • Gorka Zubiaurre Sasia
  • Mikel Antizar Montalban
  • Rakel Olalla Gonzalez
  • Danel Sola Fuenes
  • Oscar Martinez Vidales
  • Iratxe Foces Herrero
  • David Solla Varela
  • Jonatan Martin Hurtado
  • Arantza Diaz De Cerio Garcia
  • Iñigo Asensio Novo
  • Mikel Etxebarria Grande
  • Yolanda Fika Lopez
  • David Arribas Guijarrubia
  • Nekane Gartzia Bote
  • Ainara Gomez Baile
  • Itziar Garciandia Silva
  • Mariano Manzano Bilbao
  • Carlota Agirre Fernandez
  • Roberto Isturiz Martinez
  • Karmele Guijarrubia Garcia
  • Belen Gonzalez Molinero
  • Erlantz Oiarbide Lasarte
  • Xabier Carretero Aurrekoetxea
  • Zuriñe Castro Gonzalez

EGITASMOA

1
Gure auzoak: KBUS-a, gune estaliak eta argiztapenaren berrikuntza osoa. Eraikinen birgainkuntzarako egitasmoa. Sefanitro, Lantegiarteko eta Burtzeñaren garapena.
2
Polizia gaztetuko dugu eta bere langile kopurua igoko dugu, bere baliabideak hobetuz. Komisaldegi berria eraikiko dugu eta oraingoa mantendu. Hurbileko polizia.
3
BEC, merkataritza eta ostalaritzarekin lan egingo dugu. "Urban Bizi Lab " (Pormetxeta-Ibarra-Portu): enpresa berritzaileen gunea, Aprendiz Eskolaren laguntza duena.
4
Aparkalekuak irabazi (375 plaza berreskuratu dira). Lurpeko aparkalekua Lutxanan( Lantegiartekoa) , txandakakoa eta bertakoek erabil dezaten. Bilbao Metropolitanorako bidegorriak.
5
Kalitateko lana. Barakaldotarrak kontratatzea lehentasuna duten enpresak erakarri. Emakume, desgaitu, 55 urte gorako eta gazteentzako enplegu-planak.
6
Gehien behar duenari laguntzea. Laguntzen kudeaketa zorrotza. Nagusiak laguntzeko zerbitzua. Heziketa berdintasunean eta garapenean, hiria genero ikuspuntuarekin.
7
Sarrera mekanikoak: Etxatxu, La Paz, Arteagagoikoeta La Inmaculada. Lutxana: hiri-zentroa eta gazte gunea Orkoneran. Bagatza: arte eszenikoak. Itsasadarra: ur-kirolak, parkour...
8
Belaunaldiarteko kultura eskaintza: Gune kulturala Pormetxetan. Karmenak eta auzoen jaiak bultzatu. Gazteentzako laguntzak: formakuntza, emantzipazioa eta enplegua. Euskera: laguntza, erabilera eta hedapena.
9
Kalitatezko kirol instalazioak: Gorostizako berrikuntza osoa (barruko igerilekua estali), hiri-zentroa Lutxanan (igerilekuak, futbol zelaiak...). Barakaldo, zikloturismoaren helburua.
10
10. Aldaketak aurrera egin behar du: kudeaketa eraginkorra eta gardena. Barakaldo gure auzokideekin eraikitzen dugu (deszentralizazio administratiboa eta ‘Barakaldo APP’-aren garapena....).