1
Zerbitzu publikoak hobetuko ditugu kaleen garbiketarako kontratu berriarekin, edukinontzi berriekin eta zaramak batzeko maiztasun handiagoa jarriz.
2
Lehendakari Agirre parkea, eta Aldapa eta Korreria kaleen arteko lotunea eraberrituko ditugu, oinezkoentzako bidea amaituko dugu ikastolarako sarbidean; auzoak ahaztu gabe.
3
Ekintzailetza eta enpleagarritasuna bultzatzeko laguntzak hobetuko ditugu, jarduera berriak sortzen eta daudenak hobetzen lagunduko dugu.
4
Gure elkarteak, kultur esparruak eta gure ondarea zainduko ditugu. Horiek dira gure hiribilduari nortasuna ematen dioten elementuak.
5
Zerikusia duten erakunde publiko eta pribatuen aurrean defendatuko dugu gasolindegia eta trenbidea lekualdatzeko lanak amaitu beharra dagoela.
6
Enkarterri osoan ematen diren zerbitzuen hiriburu bihurtzea nahi dugu. Eskuragarri ditugun baliabide guztiak eskainiko ditugu zerbitzu berriak bertatik ematera begira.
7
Udal igeritokien erreformari eta kiroldegia handitzeko lanei ekingo diegu kirol praktika gehiagorako tokia izateko, padela, besteak beste.
8
Herrigune historikoko 8 kaleak urbanizatzeko proiektu bat daukagu. Zorua konponduko da, argiak jarriko dira eta itxitura egokiak egingo dira.
9
Ostalariekin batera terrazak hobetzeko planari ekingo diogu eta merkatariekin eta erakundeekin elkarlanean arituko gara gure herriko merkataritza babestera begira.
10
Baliabide publiko eta pribatuak bateratzeko proiektu estrategikoa lideratuko dugu epe luzerako aldaketa sozial eta ekonomiko sakona ekarriko duen helburua lortzeko.