1
Bakio urte osoan bizitzeko herria izan dadila, egunero bere inguruaz gozatzeko. Kale eta parkeak zein beste azpiegiturak hobetu eta dagokion agintaritzekin elkarlanean, garraio publikoaren ordutegia zabaldu, eta argiztapena, saneamendua, gasa eta abar hobetuaz jarraitu.
2
Bakioko ondare historiko-kulturalaren babesa eta ezagutza bultzatzea. Aukera berriak sortu zein orain ditugunak aprobetxatzea, auzotarrekin elkarlanean, eta bisitarien antolamendua hobetzeko neurriak hartu, gune naturalak zainduz eta ondorio positiboetaz disfrutatuz.
3
Udalaren ekintza publikoa bideratu erakundetik bultzatzen den politika berdintasunean eragin positiboa izan eta hiri berdinzaleago eta bidezkoago bat sortzen lagundu dezan, non ez dagoen generoagatiko diskriminaziorik.
4
Kultur-etxeko programazioa ikuspegi anitza eta komuna izatea bultzatu behar da eta herriko kultura arloko elkarteekin lankidetzan jardun. Euskara dinamizatu neurri zehatz eta zeharkakoen bidez, hala nola Euskara Batzordea berrezartzea.
5
Ume eta gazteen integraziorako planak garatzea eta umeei paper aktiboa hartzeko eskubidea bermatzea, besteak beste, txiki zein gazteentzako plenoak antolatuz. Horrez gain, eskolaren handitzea bultzatzea eta sukalde propioa eta jateko osasuntsu eta kalitatezkoaren eskaria babestu.
6
Herriko kirol taldeekin elkarlanean, bertoko kirolaren eredu deneko herri bat bultzatu, bakiotarren ongizate eta aisiaren hobekuntza bermatzen duena, bereziki nabarmenduaz emakumezkoen kirolaren sustapena.
7
Zahartze aktibo eta osasuntsua erraztuko duten akzio-planak garatzea, nagusientzako ekipamendu hobeak bermatuz (Gure Etxea) eta egokitutako zerbitzuak sustatuz (tokiko taxia ezarri udal-izapideak eta bisita medikoak errazte aldera).
8
Erakunde desberdinekin elkarlanean, ibai eta erreketan ekin, ur-bazterretako landaretza aloktonoa bertoko espezieekin ordezkatuz. Hondakinen gehiengoaren birziklatzearen aldeko apustua egitea, edukiontzi marroia ezarriz eta sorburuko murriztea eta berrerabilera sustatuz. Ibilgailu elektrikoentzako karga-puntu bat ahalbidetu.
9
Herri berdinzaleago eta inklusiboago bat egin eta horretarako, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) erabili espazio publikoa, mugikortasuna, merkataritza eta turismoa antolatzeko. Bereziki, hirigune bat zehaztu eta umeen aisialdirako estalitako guneak ezarri.
10
Gobernu-eredu berritzailea ezarri, etengabeko hobekuntza jarraitzen duena, herritarren ahotsa jasotzera zuzendua. Horretarako, hurbiltasuna eskaini, Udalean egiten diren kudeaketak erraztu, erantzuteko epeak laburtu eta gardentasuna eta urteko kontu-ematea bultzatu.