Xabier Azkarate Arostegi naiz eta ohore handia da niretzat EAJ-PNVren izenean Atxondoko udalerako zerrendaburua izatea. Eskarmentua eta aurpegi berriak uztartzen dituen lantaldea aurkeztuko dugu Eh Bilduren kudeaketak azken hamarkadan gure udalerrian eragin duen paralisiarekin amaitzeko.
Ilusioz betata gaude, egitasmo bat dugu eta behar besteko gaitasuna dugu gure Udala martxan jartzeko. Gure herrikideen zerbitzura jarriko gara, ilusioz beteta, konpromisoarekin eta lan egiteko gogoarekin udalerri honek hurrengo urteotan izango dituen erronkei konponbidea eman diezaiegun.
Aukera berria Atxondorentzat, hamarkada bat galdu ondoren