Alberto Intxaurraga Goti naz eta EAJ-PNVk Artean aurkeztuko dauan alkategaia naz. Hauteskundeetara aurkezten naz nire herri honen alde lan egiteko ilusino handiagaz.
Bertan bizi gura dot eta nire helburu nagusiena da Artea bizitokirik atseginena eta bizitza proiektuak garatzeko egokiena izan daitela.
Nire ondoan dauan lantaldeak etengabe egingo dau lan hainbeste maite dogun herri honen alde. Ez dogu kea salduko, herri honetan denok elkar ezagutzen dogulako eta jakin badakigulako bestea nola funtzionatzen dauan. Udala kudeatu nahi dogu indarrarekin, batasunarekin eta ilusinoarekin. Baldintza horiekin espero dogu Arteako herritar gehienen konfiantza jasotzea, berriro ere, gure herriaz harro egoteko.
Baikortasunez begiratzen deutsagu Artearen etorkizunari