1
Gure herritarrak herrian bizitzen geratzea ahalbidetuko duen udal etxebizitzak eraikiko ditugu.
2
Mugikortasun arduratsua, jasangarria eta ekologikoa sustatuko duten ekintzen gauzatzea, auzoen arteko konexioak eta disuasio aparkalekuak sustatuz.
3
Argiteria publikoa hobetuko dugu, batez ere jada aztertuak izan diren gune ilunetan.
4
Bai udal-lanetan eta baita herriko egunerokoan ere, euskararen erabilera babestu eta sustatuko dugu.
5
Udala herritarrengana hurbiltzeko teknologia berriak erabiliko ditugu, web orrialde eguneratu eta irisgarriago baten bitartez.
6
Udalerri garbiago bat izateko helburuarekin, bai barne eta bai kanpoko mantentze eta garbiketa lanak gauzatuko ditugu.
7
Aisialdirako guneak egokituko ditugu, baita ere behar bereziak behar dituzten pertsonentzat.
8
Udaleko garraio publikoa erabiliz, pertsona nagusienganako gerturatzea erraztuko dugu, hauek psikomotore ariketak gauzatu ahal izateko.
9
Langabezian dauden herritarrak lan merkatura sartzea bilatzen duten formazio kurtsoak eskainiko dira.
10
Frontoira sartzeko modua hobetu eta kirol eta kultura ekintza ezberdinak sustatuko ditugu.