1
Kudeaketa gardena, gertutasuna, legea betetzea eta gastuaren kontrola izango dira gure jardueraren ardatz nagusiak.
2
III. Berdintasun Plana diseinatu, Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuarekin kolaboratu eta Areatzako Emakumeen Foroa martxan jartzen lagunduko dugu.
3
Kaleetako garbiketa, eta eremu berdeen eta hiri-altzarien mantentzea hobetuko ditugu, dagozkion partida ekonomikoak handituz.
4
Areatzara gas naturala ekartzearen alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.
5
Pagomakurren kalitatezko eta ingurumena errespetatzeko estandarrak mantenduta, egungo beharrak estaliko dituen azpiegitura bat egingo dugu.
6
18 eta 30 urte bitarteko gazteen esku jarriko ditugu gaztetxeko lokalak, beraiekin lankidetza hitzarmen bat sinatzeko.
7
Bizkaibusen maiztasuna handitzen saiatuko gara, tarifa eremua aldatzeko eta Bizkaiko beste zonalde batzuetan ematen den zerbitzu bera eskatuko dugu.
8
Igerilekuetako prezioen ordenantza eta kultur eta kirol elkarteei emandako dirulaguntzen ordenantza aldatuko ditugu.
9
Gorbeialde elkartearekin era aktiboan kolaboratuko dugu, tokiko merkataritza mantendu eta hobetzeko eta turismoa sustatzeko.
10
Bizikidetza, gizarte-kohesioa, emigrazioaren integrazioa, elkartasuna eta segurtasuna gure lan-agendaren zati garrantzitsua izango dira.