ARANTZAZU 2019

ARANTZAZUKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maria Begoña Llano


Udal politika ez da erreza, baina bai da aberasgarriena eta ederrena. 1999an hasi neban nire ibilbide politikoa, oposizinoko zinegotzi gisa, eta 2003an EAJ-PNV alkatetzara heldu zan.

Maria Begoña Llano

Holan bihurtu nintzen herri honetako alkate, eta 2015ean txanpon batek erabagi eban nire taldea oposizinora bueltetea.

Azken urte honeetan guztietan ikusi ahal izan dot Arantzazu hazi egin dala, hazi egin da ongizate mailan, zerbitzu publikoetan, mugikortasunean, jasangarritasunean, azpiegituretan… eta bide beretik jarraitutea gura dot. Horregaitik, herritarren esanetara jartzen naz barriro. Barriro be, ilusinoz beteta, apaltasun eta erantzukizun osoz, hori bai, herri honetako herritar bakoitzaren alde lan egiten jarraitzeko gogo handiakaz. Herri irisgarriagoa dot amets, etengabe garatzen jarraituko dauana, eta alkarbizitza erreferente nagusitzat izango dauana. Eta lan horretan ez naz bakarrik egongo. Bidelagun daukat lantalde prestatua, arduratsua eta euskalduna. Arantzazuren alde lan egiteko gogo handiakaz, apaltasunez, zintzotasunez, gardentasunez eta hurbiltasunez.

Bide honetan, zu zeu be etortea gurako neuke, zure iritzia emonaz, zure ekarpena eginaz… Zu barik Arantzazu ez da ezer.

Arantzazu bizi eta kohesionatua dogu amets

TALDEA

  • Maria Begoña Llano Intxausti
  • Jon Monasterio Lejarazu
  • Olatz Petralanda Artabe
  • Guadalupe Molina Leon
  • Oskitz Arana Elezkano
  • Karmele Arias Iturregi
  • Esther Zuluaga Bernaola

EGITASMOA

1
Urteko egutegia egingo dogu, Udalak aisiarako antolatutako jarduera guztiak jasoko dituena. Kirol jarduerak babesten jarraituko doguz eta txango kulturalak antolauko doguz.
2
Diruz lagundutako podologia eta uleapaindegi zerbitzuak jarriko doguz eta zerbitzu honeek behar dabezanen etxeetara joango dira. Zahartze aktiboa bultzatuko dogu.
3
Goi mailako ikasketak diruz lagunduteko bekak sustauko doguz, diru-laguntzak emongo doguz udalerritik kanpo atzerriko hizkuntzak ikasteko aukera emonez.
4
Jarduerak bultzauko doguz euskerea topagune izan daiten, kohesio eta alkarbizitzarako elementua.
5
Genero ikuspuntua txertatuko dogu Udal jarduera, proiektu eta programa guztietan. Hurrengo belaunaldiak genero ikuspuntutik hezteko aldarrikapena egingo dogu.
6
Lehentasuna emongo deutsagu udal errepideak eta udal azpiegiturak mantentzeko lanari, gero eta zerbitzu hobea emon daigun.
7
Azpiegitura barriak herrikideen beharretara egokituko dira. Ez dogu ahaztuko sakonera handirik bako ur parkea, bere garaian planteau genduna, eta proposamen barriak garatzen jarraituko dogu.
8
Parte hartze erreala bultzatzeko kanalak jarriko doguz martxan, herriko taldeak eta herritarrak parte hartze zuzen eta aktiboan inpliketako.
9
Arantzazutarren arteko topaguneak sortuko doguz alkarrizketa eta errespetua bultzatzeko.
10
Udaletxean astean bitan egongo gara behar daben herritarrei arreta hurbilagoa emoteko.