ALONSOTEGI 2019

ALONSOTEGIKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Joseba Urbieta


Joseba Urbieta naiz, Alonsotegiko EAJ-PNVko alkategaia. Lau urtetan zehar zuen alkatea izan naiz eta beste behin bizitzen, lan egiten, eta disfrutatzen jarraitzeko, Alonsotegi bat lortzen saiatuko naiz. Herritar guztion artean sortutako, egindako Alonsotegi bat.

Joseba Urbieta

Gure herria izan da gure benetako konpromisoa eta hala izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Herriaren beharrak eta lehentasunak ezagutzen ditugu, badakigu ere zein erronkei egin beharko diegun aurre hurrengo urteetan. Erronka horiei zorroztasunez, kudeaketa eraginkor baten bidez, eta batez ere pertsonekin eta pertsonentzako giza kudeaketa baten bidez egingo diegu aurre.

Enpresa ekimen berriak erakartzen jarraitzeko ekintzak bultzatuko ditugu, merkataritza eta enplegua bultzatzeko proiektuak. Pertsonen ongizatea hazteko politikak bultzatuko ditugu, gure adinekoek eta gazteek udalerrian etorkizun bat izan dezaten gure udalerrian eta gure txikienek hazteko leku seguru eta onuragarriagoa izan dezaten. Denon artean eraikitako udalerri irisgarria, atsegina, garbia, bizitzaz beterikoa.

Elkarrekin Alonsotegi hobeago bat eraikiko dugu

TALDEA

  • Joseba Urbieta Lemos
  • Eider Jauregi Ruiz De Gauna
  • Kepa Labanda Gostin
  • Jose Felix Calleja Yanguela
  • Mari Jose Urbieta Lemos
  • Amaia Zamora Rodriguez
  • Maitane Acerete Atxalandabaso
  • Juan Maria Trueba Basterrika
  • Oneka Zaballa Gonzalez
  • Unai Korta Lemos
  • Igone Atxurra Arrieta

EGITASMOA

1
Kudeaketa garden eta zehatz batekiko konpromisoa. Hiritarrekin komunikazio zuzena izatearen aldeko apustua.
2
Frontoia osorik birmoldatzea, erabilera askotako espazio moderno bat lortuz, herritarren gozamenerako.
3
Herritar guztien duintasuna, gizarte-justizia, solidaritatea, berdintasuna eta elkarbizitzaren alde lan egiten jarraituko dugu.
4
Industriako gure lurzoruari balioa ematea, enpresak erakarriz eta hauen ezarpenerako laguntzak sustatuz.
5
Udalerrian enplegua sortzea bultzatzea birkualifikazio-programak bultzatuz eta udalerriko langabeak kontratatuz.
6
Gazteentzako aisiarako guneen egokitzapena. Frontoiko behealdean gune estali bat eta ikasketa gela bat. Umeentzako parkeetan estalpea jartzea.
7
Loiberriko aparkalekua egokitzea.
8
Euskara sustatzen jarraituko dugu. Gure hizkuntza da eta ondare baliotsuena. Bertsolaritzako ikastaroen programazioa aurreikusten da.
9
Erabilera askotako pista baten instalazioa, frontoiaren ondoan eta kirol-instalazioen hobetze eta mantentzea, kirola sustatzeaz gain.
10
Euskal kultura eta tokiko jaiak sustatzea udalerriko kolektibo guztiekin, Ekaineko Azoka, Inauteriak, Olentzero,
11
Erregeak, Agate Deuna eta herriko jaiak besteak beste.