1
Guztiontzako Ajangiz On Line bat gura dogu. Zuntz optikoa herriko etxe guztietara eramango dogu, interneten konexioa, telebista digitala eta telefonian hobetzeko.
2
Ajangiz beste herri handien prestazino bardinak izateko, gas naturala geure etxeetara eramango dogu. Gas hornidurak honakoa suposatuko dau: aurrezpen ekonomikoa eta energetikoa, ur beroa eten barik eta berokuntza sistema erosoa.
3
Geure proiektuaren barne autotaxi zerbitzua dago Gernika-Lumora, mugikortasun erraztasunak emoteko, batez be nagusiei. (Joan ta etorri 1€: Gernika-Lumoko taxistekaz hitzarmena).
4
Ahalik eta ingurumen inpaktu gutxien sorrarazten dauen herri bat gura dogu, herri segurua. Horregatik, geure auzoetako kable-sare nagusiak lurperatzearen alde egingo dogu.
5
Aparkaleku publiko bat egi bilakatzea gura dogu, 200 ibilgailuentzako edukieragaz. Busturialdeko irisgarritasun arazoei konponbideak eskainiz.