23 urte egin barri nituenean, hasi zen nire ibilbidea Abadiñoko politikagintzan. Lau urte geroago, zinegotzi eta Abadiñoko Udaleko bigarren alkate-orde izendatu ninduten.
Hainbat urte lehenago, nire aita (Jesus Garaizabal) eta nire aitita (Jose Iturrriagaetxebarria), nik hartutako ardura berdina hartu zuten, herriko zinegotzia izatearena. Azken finean, abadiñarren zerbitzura egotearena eta denon ongizatearen alde lan egitearena.
Azkeneko urte hauetan, herriko EAJ-PNVko Uri Buru Batzarreko lehendakaria izanik, nire lana Udaleko ordezkariei babesa eta laguntza ematearena izan da. Betebehar honekin batera, herriko Barrizten Kultur eta Abadiñoko Laubideta Triatloi elkarteetako sortzaile bezala ere aritu naiz. Beste kolektibo edo elkarteetan ere kolaboratu dut, besteak beste Traña-Matiena Eskolako Guraso Elkarteko (IGEko) kirol sailean.
42 urte dauzkat, ezkonduta nago eta neskato baten aita naiz. Tekniko bezala Traña-Matienako Pierburg enpresan lan egiten dut eta oso gustokoa dut natura eta kirola. Nire haurtzaroa, poz-pozik igaro nuen famili artean baserri giroan. Ganaduzalea naiz.
Etorkizunean, gustatuko litzaidake beti egin dudana egiten jarraitzea: Abadiñoren alde lan egitea. Arrazoi honegaitik, gonbitea luzatzen dizut amesten dudan proiektu honen partaide izatera.
Lantaldean jardungo dugu, gertutasunetik eta zintzotasunez