Zumarraga 2019

ZUMARRAGAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Josu Idigoras


Josu Idigoras Egia naiz. Duela 47 urte jaio nintzen Amorebieta-Etxanon eta 20 urte daramat Zumarragan bizitzen. Nire haurtzaroko eta gaztetako oroitzapenak han daude, Amorebieta-Etxanon, eta nire urte onenak senar, aita eta profesional bezala, Zumarragan bizi izan ditut, nire herria sentitzen dudan Zumarrgan. Hemen hazi eta hezi ditut nire alaba, Miren, eta nire semea, Jon.

Josu Idigoras

Enpresa-ikasketak bete nituen eta gaur egun, Sueskolan egiten dut lan administrazio, kontabilitate eta finantza saileko buru gisa. Denbora librean txirrinduaz, mendiaz eta musikaz gozatzeaz gain, herri eta herritarrentzat lanean ematen dut udal zinegotzi bezala 2011z geroztik.

Batzuek ezagutzen naute, bost urtez Urretxu-Zumarraga Ikastolako presidente izan naizelako eta sinesten dudan gauzen alde beti azaldu dudan konpromiso irmoagatik. Agian, horregatik sartu nintzen EAJn 17 urte besterik ez nituela. Bizitzako erabakirik onenetakoa izan da, konpromisorik gabe, ideiarik gabe eta ahaleginik gabe, etorkizunik ez baitago. Ez orainik ere.

Zumarraga isolatuta dago, eta honekin amaitzera goaz

TALDEA

  • Josu Idigoras Eguia
  • Daniel Jimenez Alvarez
  • Raquel Blanco Cobos
  • Francisco Javier Ibarzabal Perez
  • Ainhoa Peñagaricano Badiola
  • Xabier Soraluze Jauregi
  • Maria Itziar Urcelay Ibarzabal
  • Juan Jose Sagarna Zumalacarregui
  • Maria Angeles Elorza Zubiria
  • Miren Arantza Urdangarin Ibarzabal
  • Iñigo Peñagaricano Badiola
  • Maria Aranzazu Gabiria Picasarri
  • Jose Luis Ruiz Idigoras

EGITASMOA

1
Merkataritza jarduera eta kalitatezko enplegu duinaren sorrera sustatu Zumarragan. Gure enpresen lehiakortasun eta egonkortasuna indartu.
2
Bazterkeria arriskuan daudenei gizarte zerbitzuak bermatu, berdintasun, elkartasun eta gardentasun irizpideei jarraiki, betiere kontrol zorrotza ezarriz.
3
Zumarragak daukan aparkaleku gabezia konpondu, horretarako denen iritzia kontuan izango duen prozesu ireki eta parte hartzailea bultzatuz.
4
Politika egiteko era berriak aplikatu Zumarragan, ireki, parte hartzaile eta gardenagoak, etika eta gobernu onaren irizpideei jarraiki.
5
Gure gazteriaren egoera hobetzeko plan integrala, dituzten arazo nagusienei eutsiz: gazteen langabeziari aurre egin eta beren emantzipazioa errazteko neurriak.
6
Zumarragako auzo guztiek garrantzia berdina izan behar dute Udalaren plangintzetan, eta Udaletik desberdintasunak gainditzeko lan egin behar dugu.
7
Eskualdearekin, Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin erlazioak normalizatu, Zumarraga berriro ere inbertsio eta proiektu publikoen hartzaile izan dadin.
8
Urgentziazko esku hartzea goiko zonaldea eraberritzeko proiektua behingoz amaitzeko. Lehen sektorea berreskuratzeko programa eta Bertatik Bertara indartu.
9
Kultur jarduerak bultzatu eta Zumarragako eragileei sostengu gehiago eman. Euskara sustatu. Kultura eta euskarak Zumarragaren nortasun ikur izan behar dute.
10
Benetan transbertsala eta eraginkorra izango den elkarlana bultzatu Urretxuko Udalarekin, herritarren interesa beste edozein interesen gainetik jarriz.