1
Gardentasun eta zorroztasunez jardungo dugu administrazio kudeaketan.
2
Gopegin kiroldegi bat eraikiko dugu eta egun dauden kirol azpiegituretan hobekuntza-lanak egingo ditugu.
3
Udal aurrekontua ilusio eta eraginkortasunez kudeatuko dugu.
4
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) amaitzea sustatuko dugu. Ondare higiezinen zergaren karga ezabatuko dugu eta zergak Udalaren egungo egoerara egokituko ditugu.
5
Gazteek Zigoitia ez uztearen aldeko apustua egingo dugu eta etxebizitza soziala eraikiz hazten jarraitzea sustatuko dugu.
6
Prestakuntza eta autoenplegua bultzatzeko baliabide ekonomikoak jarriko ditugu.
7
Adineko pertsonei ematen zaien arreta hobetuko dugu.
8
Administrazio Batzar guztiekiko lankidetza, harreman eta finantziazio aktiboa sustatuko dugu.
9
Udal araudiak landuko ditugu gure herritarrek beren produktuak komertzializatzeko aukera izan dezaten.
10
Herritarrei bizi-kalitatea eskaintzen dien udalerri jasangarriaren aldeko apustua egingo dugu.