ZESTOA 2019

ZESTOAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Garikoitz Mendizabal


Garikoitz Mendizabal txistularia da. Musika tresna honekin eta euskal kulturarekin guztiz konprometiturik dagoen musikaria. Goi Mailako Gradua du txistuan eta karrera amaierako Ohorezko Saria lortu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Garikoitz Mendizabal

Euskal Herriko Txistularien Lehiaketan bi sari irabazi zituen eta 2002an lehenengo saria eskuratu zuen Errenterian ospatutako Txistularien banden sariketan, Gasteizko Udal Txistulari Bandarekin batera. Banda horren zuzendaria ere izan zen 1995 – 2003 artean.

Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko orkestra ugarirekin aritzen da bakarlari gisa eta txistua, euskal kultura eta Zestoa, bere jaioterriko, enbaxadore egokia da.

Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, besteak beste Aitor Furundarena, Xabi Aburruzaga, Korrontzirekin, eta Carlos Nuñez eta Kepa Junkeraren mailako artistekin hainbat musika proiektu gauzatu ditu.

Estilo eta tantera desberdinetako 13 diska kaleratu ditu eta Zestoako musika eta musikarien historia biltzen duen Zestoa musikaren konpasean liburua argitaratu zuen.

Bilboko Udal Txistularien Bandaren zuzendaria da 2004 ezkeroztik. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kidea da.

Bere afizioa kirola egitea da. Palista izana da afizionatu mailan.

Zestoari bultzada berria emateko prest

TALDEA

  • Garikoitz Mendizabal Etxeberria
  • Eva Mangas Beobide
  • Karmel Bedita Mendizabal Irigoyen
  • Katixa Monreal Cuesta
  • Javier Manteca Martin
  • Jose Francisco Aranberri Iturri
  • Miren Aristi Ibarguren
  • Tomas Odriozola Aristi
  • Jesus Elosua Odriozola
  • Jacqueline Zunzundegui Courts
  • Itziar Ezenarro Zumeta

EGITASMOA

1
Jarduera ekonomikoa indartu, sektore guztiak aintzat hartuta, eta kalitatezko gizarte zerbitzuak bermatuko ditugu zestoar guztiontzat.
2
Gizarte Zerbitzuen Mapa eguneratu, eta behar berriei erantzun. Arreta berezia jarriko dugu bazterkeria arriskuan daudenengan, eta mendekotasuna duten adinekoengan.
3
Zestoa Azpeitia eta Zumaiarekin lotu, bide berdearen bidez, legealdi honetan Arroa behetik Zumaiarako bidetik hasita.
4
Kultur taldeentzako espazioak bermatu, eta 300 eserleku inguruko areto balioanitz bat ahalbidetu.
5
Herriko sarrera eta irteerak hobetu, Zumaiatik etorrita bigarren sarbidea, batez ere.
6
Irisgarritasuna bermatu: kaleen eta espaloien azterketa sakona egingo dugu, oztopoak eta koska horiek zuzentzeko.
7
Tokiko merkataritza eta ekintzailetza sustatu. Iraurgi Lantzen agentziarekin elkarlanean sakondu. Aire libreko merkatalgune bat izateko erraztasunak bultzatuko ditugu.
8
Teknologia berriekin, Udalaren eta herritarren arteko harremana erraztu, informazioa eskuratzeko, tramiteak egiteko edota parte hartzeko.
9
Auzoetako azpiegiturak, saneamendua eta bideak handitu eta hobetu. Kultur programazioa aberastu. Baserritarrei babesa.
10
Futbol zelai zaharra aisialdirako eta kiroletarako egokitu, bidea eta ingurua argiztatuz.