Zarautz 2019

ZARAUTZKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Xabier Txurruka


Zarautzen 1973ko urtarrilaren 30an jaioa, euskalduna naiz, 46 urte ditut, ezkonduta nago eta bi seme-alaben aita naiz. Beste hizkuntzen ezagupena: ingelesa eta frantsesa.

Xabier Txurruka

Formakuntzaz, hirigintzan espezializatutako arkitektoa naiz. Enpresa pribatuan aritu nintzen 15 urtez, eta 2015etik gaurdaino, Zarauzko Alkate lanetan nabil. Azken agintaldi honetan Zarauzko Udaleko Hirigintza arloko ardurak ere zaindu ditut. Gaztetatik, zarauztar askok bezala, Zarauzko kultura eta kirolarekin harreman estua izan dut. Besteak beste, Zarauzko San Silbestre lasterketaren sortzaileetakoa eta Antoniano K.E.-ko eskolarteko atletismo jardunaldien antolakuntzan parte hartutakoa banaiz. EAJ-PNVko afiliatua naiz 2007az geroztik. Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidente izan nintzen 2014-2015 artean.

EAJ-PNV Zarautz-ekin

TALDEA

  • Xabier Txurruka Fernandez
  • Miren Letamendia Belloso
  • Jesus Arana Gomez
  • Iratxe Zorrozua Eguiazabal
  • Iban San Martin Hernandez
  • Leire Arana Olabarrieta
  • Ixidor Larrañaga Ayerbe
  • Jon Andoni Urdangarin Urrutia
  • Iker Basurko De Miguel
  • Irune Urbieta Alberdi
  • Koldobika Uribarri Zenekorta
  • Gorka Ostolaza Landa
  • Amaia Altube Galdos
  • Juan Antonio Uranga Manterola
  • Maria Begoña Aizpurua Salegui
  • Juan Maria Rafael Larrañaga Arruti
  • Ines Roca Pajuelo
  • Javier Zarraonandia Zuloaga
  • Miren Nekane Iribar Iriondo
  • Pedro Luis Bazaco Atucha
  • Maria Isabel Albizu Barrenechea

EGITASMOA

1
Errotaberri industria gunea sustatu, jarduera ekonomiko berriak abiatuz. Udal Elkartetik ekintzailetza eta kalitatezko enplegua sustatzeko laguntzak bideratu.
2
Mendekotasuna duten adineko pertsonentzat egoitza publiko berria eraiki, Iñurritzako Kortazar eremuan. Eguneko zentro berritzaile eta polibalentea eraiki aniztasun funtzionala duten pertsonentzat, Aldapetan.
3
Etorkizuneko Zarautz denon artean eraikitzeko, plan estrategikoa garatu eta herritarren parte hartze eta konpromisoa bultzatu.
4
Asti kirol gunean atletismo pista berria eta hirugarren futbol zelaiaren proiektua garatu. Padel udal pista berriak eraiki eta Lizardiko kantxa estalia zabaldu. Udal kiroldegiko jai egunetako ordutegia zabaldu.
5
Santa Klarako parkean auditorio eta kultur ekipamendu berria eraiki. Modelo Aretoa biziberritu azpiko solairua espazio polibalente modura egokituz. Udal Musika Eskolako behe solairua eraberritu.
6
Espazio berriak zabaldu Iñurritza eta Udaberri jubilatu elkarteetan, Adineko Mahaiak antolatutako jarduerak indartzen jarraitu eta Zarautz Lagunkoia proiektuko programak lantzen jarraitu.
7
Babestutako etxebizitzak, alokairu sozialekoak eta tasatuak sustatu Aldapetan, Lanpardo kalean, Iñurritzan eta Salberdinen.
8
Trenbide inguruko segurtasuna eta mugikortasuna bermatu Salberdin eta Lapurdi-Gaztainpe-Zigordia kaleak lotuko dituen azpiko pasagunea eraikiz. Iñurritzan tren-autobus estazio intermodal berria eraikitzeko proiektua garatu.
9
Vista Alegre auzoaren guztizko irisgarritasuna bermatuko duen proiektua garatu, hiru igogailu eraikiz.
10
Gipuzkoa eta Nafarroa kaleen artean biribilgune bat eraiki segurtasuna hobetzeko, eta Zelai azpibidean babestutako bideak jarri oinezko eta bizikletentzat. Espaloien konponketa eta peatonalizazio proiektuekin jarraitu.