1
Ezinbesteko eta beharrezkotzat jotzen dugu pertsonen arteko eta erakundeen arteko harremanak normalizatzea. Parte hartze eta eztabaida foroak antolatuko ditugu udalerrian sortutako arazo desberdinei konponbidea emateko.
2
Erakundeek ekimena hartu behar dute herritarrei zerbitzuak emateko. Hori dela eta honako hauek sustatuko ditugu: haurreskola bat, jubilatuen kluba, mediku kontsultorioa, farmazia eta Kontzejuaren Aretoa zaharberritzea.
3
Urteroko aurrekontuan diru-laguntzetarako diruzuzkidura jasoaz arlo hauetan ekintzaileak diren pertsonei lagunduko diegu: nekazaritza eta abeltzaintza, autoenpleguaren sustapena, etab.
4
Beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da eta mailarik ahulena Administrazio Batzarrak dira. Horregatik, administrazio arloan zein arlo ekonomikoan laguntza emango diegu beren obrak garatzeko.
5
Kultur ondarea eta ibilbide natural eta turistikoak mantentzea. Horretarako gainontzeko erakundeekin lankidetzan arituko gara jarduera ezberdinak garatzeko.
6
Garraioa eta segurtasuna oinarrizko kontuak dira. Garraio plan bat garatuko dugu, adineko pertsonek udalerrian dohain mugitzeko aukera izan dezaten.
7
Tximiniak garbitzeko diru-laguntzak onartuko ditugu (kedar-garbitzailea finantzatuz) suteak saihesten saiatzeko eta foru suhiltzaileen eskutik urtero herri guztietako ur-harguneak gainbegiratuko ditugu.
8
Udal azpiegituretarako ingurumenaren ikuspegitik jasangarria izango den argi eta berogailu proiektua garatzeko lan egingo dugu Energiaren Euskal Erakundearekin. Udal eraikinetan eguzki plakak jarriko ditugu
9
Pertsonen parte hartzearekin aisialdi arloko jarduerak antolatuko ditugu.
10
Diru-kontuen benetako egoera zein den ezagutzea ezinbestekoa iruditzen zaigu eta horregatik kanpo auditoria bat egitea sustatuko dugu.