Zaldibia 2019

ZALDIBIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Miren Garbiñe Mendizabal


Garbiñe Mendizabal Mendizabal, Tolosan jaio zen baina 6 urterekin Zaldibiara joan ziren bizitzera, aitaren baserrira. Euskal Filologian lizentziatua Deustuko unibertsitatean. HIZNET hizkuntza plangintzako graduondokoa egina. Alaba eta seme baten ama.

Miren Garbiñe Mendizabal

Zaldibiako zinegotzi 1991-1995 legealdian eta Foru Aldundiko Euskara zuzendari aldi berean.

Orduz geroztik, herriko Hirigintza batzordeko kide.

Zinegotzi herrian 2009-2012 legealdian.

Euskararen Aholku Batzordeko kide 2007tik.

Legebiltzarkide 2009tik 2018ko urtarrila arte, orduan Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari gaur arte.

Edozein motatako jendearekin hitz egitea eta nire Herria ditut gustuko!

TALDEA

  • Miren Garbiñe Mendizabal Mendizabal
  • Estibaliz Jaka Elorriaga
  • Miren Agurtzane Ayestaran Amondarain
  • Miguel Francisco Varas Toro
  • Iñaki Muro Fernandez
  • Eva Diaz Del Rio
  • Koldo Xabier Iraeta Otamendi
  • Jose Francisco Plazaola Muguruza
  • Francisco Javier Arrese Arratibel

EGITASMOA

1
Jarduera ekonomikoa izateko Industrialdeako urbanizazioa bultzatu, enpresak etortzeko sustapen lana egin, baserriaren errentagarritasunean lagundu, herriko merkataritza eta ostalaritza suspertu, itxierarik gerta ez dadin.
2
Herria leku atsegin bihurtu, aparkaleku berriak eta karabana eta autokarabanentzako gunea antolatu, eliza atzeko pasabidea konponduz, udaletxe eta eginkizun anitzeko zerbitzu berriak eraikiz, dauden beharren araberakoak. Herriak dituen lokalen azterketa egingo dugu.
3
Baserritarren lan eta bizi baldintzak hobetu. Baserri bideak egokitu eta mantenua bermatu (Olakosaitik Gaztelurako bidea barne), bide ertzak eta ubideak garbitu auzolana sustatuz, elurra kentzeko pala pasatzeko protokoloa zehaztu auzoekin, herriko mendi lurretan sastrakak kentzen segi, herriko abeltzainei Gazteluko giltza bermatu, baserritarrei eragiten dien udal erabakietan parte hartzea bermatu, baserrietara interneteko zuntz optikoa gerturatu, lur sailen mugarritze digitala egin.
4
Bertan lanean duintasunez jarrai dezaten bizi eta lan baldintza egokiak izateko ahalegina egin, Mankomunitatearekin elkar lanean. Parke Naturaleko araudia bertako errealitatera egokitzen ahalegina egin.
5
Futbito zelaiari estalkia egin, Ordizitik Zaldibirako bidegorria egin, herrian ospatzen diren kirol probak indartu: Pontzio memoriala, mendi lasterketa berria… herriko gazteek dituzten asmo eta nahiak bideratzen saiatuko gara.
6
Herriko usadio eta kultur aberastasunari bultzada eman: Ardiki Eguna, Iztueta, Eguberritako kantak, Oiduin uda partean jai berezi bat antolatu, Larraitz auzoan Abaltzisketa eta Zaldibiako anaikidetasun eguna antolatu...
7
Hondakinen bilketa sistema berraztertu eta herritarrentzat erosoa izango den zabor bilketa zerbitzu bat jarri.
8
Ikastetxeko jangela zerbitzu autogestionatua, ikasleentzat gain, bakarrik bizi direnentzat eta behar bereziak dituztenentzat ere zabaldu.
9
Bakarrik edo bestelako gizarte zerbitzuen beharrean dauden adinekoei, zerbitzuak (Eguneko Zentroa…) herrian bertan izatea bermatu. Adinekoei zuzendutako ekintza gehiago antolatu eta lehengoak sendotu: Larraizko jubilatu bazkaria...