Maite Izagirre Irazustabarrena naiz eta 1964ko martxoaren 14an jaio nintzen. Kale Nagusiko villabonatarra, ia Erreboteko Plazakoa naizela esan dezakedalarik. Orain dela 25 urte ezkondu nintzen villabonatarra den nire senarrarekin eta hiru alaba dauzkagu. Oriamendin bizi naiz, herriko auzorik herrikoienetariko batean. Ikusi dezakezuen bezala, villabonatarra 4 aldeetatik begiratuta.
Donostiako Nazareth Zentroan eta Tolosako “Jesuitinetan” administrazio ikasketak burutu nituen. 21 urterekin produktu kimikoak ekoizten zituen Hernaniko Félez y Maza, S.L. enpresan hasi nintzen lanean. Oso momentu garrantzitsua izan zen nire bizitzan, hamabost urte iraun zituen lan arduratsu eta politak (1985-2000). Horren ostean, Villabona eta Tolosan dendak zituen bitxitegi batean egin nuen lan.
2015ean zinegotzi izateko aukeratua izan nintzen EAJ-PNVren zerrendetan, eta 2016ko ekainean, Alderdikideek Iban Agirreren ondoren nik Alkate ardura hartzea erabaki zuten.
Nire denbora alabekin partekatuz gozatzen dut eta baita astebukaeretako irteerak eginez nire lagun kuadrilarekin, Errioxako Navarrete herrira hurbiltzen naiz atseden hartzera eta Behar Zana Elkartean lagun eta ezagunekin mahaia eta denbora partekatzea ditut gogoko.
Antzerkia eta zinema atsegin ditut eta igandetako hamaiketakoa taberna bateko terraza eguzkitsu batean hartzea.
Pertsona zentzuduna, jatorra eta langilea naizela iruditzen zait eta nire dohainetako bat (edo agian akatsa izan daiteke), egiten dudan guztian ehuneko ehuna ematen dudala da.
Hartutako bideari heldu behar diogu. Ezin gara atzera itzuli