URRETXU 2019

URRETXUKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Jon Koldobika Luqui


Jon Luqui Albisua Urretxun jaio zen 1968. urteko azaroaren 20an. UPV-EHUn zuzenbidean lizentziatua, bi urte eman zituen Belgikan europear zuzenbide ekonomikoan Master bat egiten. Ondoren, ESTEn ETEn Finantza kudeaketan Graduondokoa atera zuen eta Executive Masterra Deustoko Business Schoolean.

Jon Koldobika Luqui

2003. urtean bere ibilbide politiko publikoa hasi zuen, lehendabizi Gipuzkoako Batzar Nagusietan bere barrutiko Ahalduna, eta handik hilabete batzuetara Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuko Plangintza eta Kudeaketarako Sistemen Zuzendari Orokorra izendatua izan zen.

2008. urtea geroztik Pasaiako Portu Agintaritzan Administrazio eta Kudeaketarako Sistemen Arloburua da, gaur egun, postu horretan eszedentzian dagoelarik.

Hamar urte baino gehiagoz Urretxu-Zumarragako EAJ- PNVko Uri Batzarreko Presidentea izan da, hoietatik lau urte ere zinegotzi eta, gaur egun, Urretxuko Udalean alkatea da.

Enpresa munduarekin zerikusia duten gaiei buruz aparteko sentsibilitatea du, bereziki bere eskualdearen garapen ekonomikoari dagokionez, bertako Garapen Agentziko zuzendaria 2008. urterarte izan zelarik. 2001. urtetik aurrera bere lanak Urretxuko familia izaerako enpresa baten presidentziarekin bateragarri egin ditu.

Bere afizioen artean kirola da nabarmenena eta, bereziki, mendira joatea. Tarte libreak familia eta lagun artean pasatzea du gustoko.

Etorkizuna duen Urretxu sendoan sinisten dugu

TALDEA

  • Jon Koldobika Luqui Albisua
  • Miren Itziar Agirre Berriotxoa
  • Igor Zubillaga Aguado
  • Juan Luis Albisua Garmendia
  • Maialen Fidalgo Mendizabal
  • Victor Manuel Pérez Eguren
  • Ion Pol Agirre Berriotxoa
  • Larraitz Urrestilla Beloqui
  • Izaskun Fernández Domínguez
  • Ivanka Ognayonova Sevdina
  • Sabino San Vicente Alvarez
  • Luis María Arrieta Arrizabalaga
  • Milagros Alberdi Sasieta

EGITASMOA