URKABUSTAIZ 2019

URKABUSTAIZKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Begoña Ganzabal


Begoña Ganzabal Zurbitu
Nacida en Abornikano y vive en Izarra.
56 años
Conserje de Izarra Herri Eskola

Begoña Ganzabal

Música, la naturaleza, escapadas rurales y el contacto con las personas.

Gizarte kohesioa abiapuntu hartuta Urkabustaizi bultzada ematen jarraituko dut

TALDEA

  • Begoña Ganzabal Zurbitu
  • Edurne Abad Reges
  • Gorka Iturriaga Madariaga
  • Javi Carro Iglesias
  • Jesus Maria Gonzalez De Belandia Aguinaco
  • Irune Zuluaga Mendivil
  • Aitor Zubiaur Viguri
  • Aloña Albizu Ziardegi
  • Iñaki Bea Ortueta

EGITASMOA

1
Kirol instalazioak guztiz berriztatzea: Jolas Leku Frontoia goitik behera berriztatuko dugu, prozesu parte hartzaile bat abian jarri ondoren.
2
Ostuñoko igerilekua: 2019ko iraila eta abendua bitartean lanak amaituko ditugu. Urkabustaizentzat hain garrantzitsua den instalazio hau ondo amaitu beharra dago.
3
Gure udalerriaren ardatz nagusi diren “Sorgingane” Haurreskola, Urkabustaizko Musika Eskola (UKE) eta Izarra Herri Eskolari (IHE-CEP) laguntza, finantziazioa eta mantenua eman eta jarraipena egingo diegu.
4
Inbertsio ekonomikoa, bizimoduen dibertsifikazioa eta udalerria trakzio-elementu izatea eragin dezakeen giro egokia lortze aldera ekimenak sustatuko ditugu. Lehen sektoreari laguntza emango diogu, belaunaldien arteko erreleboa erraztuz. Turismo aktibo selektiboa sustatuko dugu. Merkataritza eta ostalaritzari bultzada emango diogu.
5
Administrazio Batzarrekin lankidetzan, harreman eta finantziazio eredu berria proposatuko dugu. Erakunde desberdinen artean akordioak eta koordinazioa bilatzea da gure helburua.
6
Prestakuntzaren, kirol eta kultur jardueren eta aisialdi osasuntsuaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu, bizi-kalitatearen eta lurralde orekaren isla diren heinean.
7
Kultur ondarea: kultur ondarea berreskuratu, zaindu, mantendu eta ezagutzera emateko lan lerro bat irekiko dugu. Belaunaldi desberdinetako pertsonak lankidetzan aritzeko tresna izateaz gain, gure inguruan zaintza ahalbideratuko du.
8
Garbitasuna: hondakinak biltzeko puntuak hobetuko ditugu. Administrazio Batzarrekin eta partzuergoarekin batera lanean arituko gara garbitasun eta hondakinen bilketa zerbitzua hobetzeko. Konpostatze estrategia jasangarriekin aurrera egingo dugu.
9
Bestelako obra, ekipamendu eta zerbitzuak: frontoi atzeko aparkalekua, obrak herrietan…
10
Udal jarduera eta kudeaketaren erdian jarriko ditugu akordioa eta desberdinen arteko elkarrizketa, bizikidetza eta gizarte kohesioa hobetze aldera.