1
Parte hartze prozesuak abian jarriko ditugu gardentasuna erabatekoa izan dadin, herritarren premiei erantzun azkarra emanez.
2
Nekazal- eta abelzaintza-jarduerak lagunduko ditugu udalerriaren motor gisa eta gure produktu eta marken balio erantsia sustatuko dugu.
3
Aisialdia eta kultura sustatuko ditugu, azpiegitura soziokulturalak optimizatu eta adin guztietako pertsonentzako ekimenak abian jarriz.
4
Despopulazioa saihesteko politikak abian jarriko ditugu, eskumena duten erakundeei asistentzia, hezkuntza eta gizarte arloetan baliabideak eskatuz.
5
Landa gunea zainduko dugu, gure mendietan ingurumen arloko jarduerak gauzatuz, basoak ustiatuz eta zinegetika garatuz.
6
Turismoa bultzatuko dugu arkitektura, kultura, eta paisaia sustatuz, sektorean abian jartzen diren jarduerak babestuz.
7
Arabako Foru Aldundiari eskatuko diogu Zambranara doan errepidea hobetu dezala komunikazioak eta segurtasuna hobetzeko.
8
Arau subsidiarioak berrikusiko ditugu gure udalerriko nukleo bakoitzeko ezaugarri, errealitate eta premietara egokitzeko.
9
Administrazio prozedurak egokituko ditugu, bereziki hirigintza arlokoak, legea beti errespetatuz, sinpleago egin eta erantzun azkarra emateko.
10
Administrazio Batzarrekin lankidetza esparru bat abian jarriko dugu proiektuak diseinatu eta garatzeko.