1
Orain arte egindako lanak jarraipena behar du. Horregatik, EAJ-PNVk bide horretan aurrera egingo du, Araban integratzeko nahia gauzatuz, Trebiñuko barrendegia Arabako zortzigarren Kuadrilla bihurtu arte.
2
Euskadi eta Gaztela Leongo erakundeen konpromisoa lortzea, Trebiñu eta Argantzongo Udalekin lankidetzan, eta Araban integratzea lortzen den bitartean, Diputazioek sinatutako Hitzarmen markoa garatu dezaten: hezkuntza, osasuna, garraioak, euskara, etab.
3
Arabar sentitzen gara eta zentzu horretan gure herrietan zuntz optikoa ezartzeko lan egingo dugu internetera sarbide azkarra izateko, azken finean, Araban egiten ari dena.
4
Ez da bidezkoa kultura, kirola edo berdintasuna sustatzea helburu duten elkarte eta kolektiboekin Trebiñun gertatzen dena. Gainera, espazioak falta dira gazteek aisialdian jarduerak garatu ditzaten. EAJ-PNVk elkarte eta kolektiboen parte hartze eta finantziazioaren inguruko plan bat garatzeko konpromisoa hartzen du. Landa eremuari laguntza emateko asmoa dugu bertako ohiturak mantentzeko, ehiza arautua barne.
5
Euskara gure bi hizkuntzetako bat da baina ez dago ikasteko eskaintzarik. Gure asmoa udalerrian bertan euskararen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea da.
6
Jarduera, garapen pertsonal eta gizarte harremanetarako gunea izan behar da Gizarte Etxea. Ezinbestekoa da erabilera egokia eta anitza ematea eta Konderriko herritar guztien eskura egotea, iritzia emateko aukera eta parte hartzea bermatuz.
7
Diru-laguntza araudi bat landuko dugu udalerriko taxistek 65 urtetik gorako pertsonak beren etxetik osasun zentrora doan eraman ditzaten.
8
Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta proposamenak harekin koordinatuta, maiztasun eta ordutegien egokitzapena aztertuko dugu, garraio publikoaren eskariaren arabera.