SORALUZE 2019

SORALUZEKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Iker Aldazabal


Iker Aldazabal Basauri, duela 42 urte jaio zen Soraluzen. Zuzenbidean lizentziatua da eta Inguru Zuzenbidean Masterra dauka. 2013an zinegotzi aukeratua izan zen eta 16 urtetan Soraluzeko Udalean kargu publikoa izan da.

Iker Aldazabal

2003/2007 urte bitartean Alkateordea izan zen (Hirigintza, nekazaritza eta Ingurugiroko batzorde burua).

2007/2015 urte bitartean Soraluzeko EAJ/PNV udal taldearen bozeramaile lanak burutu ditu, baita Soraluzeko udaletxean. Azken lau urteotan, Soraluzeko alkate izan da.

Honetaz gain Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batzarkidea ere izan da (2007-2011urte bitartean).

Zaletasunen artean,ingurugiroarekin zerikusia duten gaiak gustatzen zaizkio eta bereziki asteburuetan ortuan lan egitea gustatzen zaio baita dituen hegaztiak zaintzea ere, mendian bueltatxo bat ematea herriko gune berriak ezagutuz eta lagunartean sukaldaritzan aritzea.

Soraluze bizitzeko gero eta leku hobea izan dadin lanean jarraituko dugu

TALDEA

  • Iker Aldazabal Basauri
  • Veronica Galarraga Izaguirre
  • Ramón Gallastegui Aldazabal
  • Abel Olaizola Alberdi
  • María Carmen Ecenarro Totoricagüena
  • Xabier Alberdi Aguirrezabal
  • José javier Garmendia Ondarr
  • María Angeles Arizmendiarrieta Irazabal
  • Amaia Bedaio Aizpiri
  • Juan Luis Ugarte Etxabarria
  • Nagore Zabala Arrieta

EGITASMOA

1
Zentralaren errentagarritasuna hobetzeko egin beharreko inbertsioak burutu eta etorkizunari begira, autokontsumoa helburua izanda, eman behar diren pausoak zehaztu.
2
Gaur egungo azpiegiturak gaurkotu eta herri mailan dagoen espazio faltari bide eman gune berriak sortuz.
3
Herri euskaldun baten aldeko apustua egiten dugu, munduari zabalik dagoena eta herritar guztien kultur aniztasuna aberasten dena. Bai tokiko administrazioan eta baita eguneroko erabileran ere euskararen erabilera sustatuko dugu. Euskara sustatzeko 2018-2022 plana ere gauzatuko dugu.
4
Landa eremuen arteko oreka mantenduko dugu bertako bideen mantenu eta hobetze lanak eginez. Dolmenen ibilbidearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, ingurumen ikuspegitik, turistikotik, ondare historikotik eta kulturaletik balioan jarriz.
5
Frontoiko eraikin zaharraren berriztatze lanekin bukatu. Plaentxi Herri ikastetxeko behar eta gabeziei bide eman.
6
Legealdi honetan alderdi politiko guztien adostasunarekin eratu den lan taldearen jardunarekin jarraitu eta egin den lana gizarteratu.
7
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, Debabarrena eta Debagoiena lotuko dituen bidegorri lotura gauzatzeko egin beharreko gestioak egin.
8
Benetako beharretara egokituko ditugu baliabideak. III. Berdintasun plana garatu eta martxan jarriko dugu.