SAMANIEGO 2019

SAMANIEGOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Estela Larrea


Estela Larrea

Samaniegon giro ona eta batasuna sendotzeko lan egingo dugu

TALDEA

  • Estela Larrea Urquiza
  • Ernesto Saez De Samaniego Berganzo
  • Cristobal Zuñeda Berganzo
  • Maria Elena García Berrueco
  • Jorge Bravo Sanchez
  • Francisco García Ruiz
  • Olga Liliana Zapata Escobar

EGITASMOA

1
Bideak konpontzeko lau urteko plana sustatuko dugu, Arabako Foru Aldundiarekin batera, horien mantenu integrala bermatu eta mahastizanei zerbitzu egokia ematea ahalbideratzeko.
2
Gure udalerriaren eremuan dagoen “Arabako Errioxako Balkoia” egokituko dugu errepide hori erabiltzen duten ibilgailuentzat nahitaezko geldialdi izan dadin eta, bide batez, udalerria ezagutzera emateko aukera izan dezagun.
3
Udalerriko haurrentzako hizkuntza ikastaroak martxan jarriko ditugu, euskararen ezagutza eta herritarren arteko erabilera sustatzen jarraitzeaz gain.
4
Udaletxe zaharrean dauden etxebizitzen salmenta sustatuko dugu, emantzipatu edo herrian bizi nahi duten udalerriko gazteei lehentasuna emanez.
5
Emakumeek eta gizonek eskubide berberak dituzten gizartea eraikitzeko bidean urratsak egiten jarraituko dugu. Berdintasunarekin zerikusia duten ekimenak abian jarriko ditugu, errespetuari eta zaintza-lanei dagokienez egon beharreko erantzukidetasuna sustatzeko.
6
Errepideko zeharbiderako proiektu bat eskatuko dugu, espaloiak, semaforoak eta ibilgailuentzako disuazio-neurriak jarri eta herriko sarbide eta aterabideak aldatuz segurtasuna areagotzeko.
7
Matarredo zonaldeko Paisaiaren ekintza planean sakonduko dugu, bertan dagoen ondare historikoa berreskuratu eta arrazoizko epe batean erakarmen turistiko izan dadin.
8
Arreta berezia eskainiko diegu adineko pertsonei. Herri moderno, solidario eta kohesionatuak ez du inor atzean uzten eta eguneroko jarduna herritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratzen du.
9
Baliabideak zorroztasunez eta dauden premiei erantzuna emanez administratuko ditugu. Entzute aktiboa zaindu beharreko balorea da, herritarren eta toki ordezkarien arteko komunikazioa ahalbideratuz.
10
Igerilekuak dituen instalazio baten inguruko aurreproiektu bat egingo dugu. Helburua honako hau da: diseinua egitea, egin beharreko inbertsioa ezagutzea, mantenu kostua zein den jakitea eta eraikitzeko jaso litezkeen laguntzen berri izatea. Proiektua lehenbailehen errealitate izatea nahi genuke.