1
10.000 enplegu berri. Gazteek lehen lan aukera izatea eta epe luzeko langabeak lan-munduan txertatzea sustatuko dugu.
2
BERRITU errepide plana herrialdeko bigarren mailako errepideak berriztatzeko. 100 milioi euro inbertituko ditugu 2025 bitartean hobekuntza horiek egiteko.
3
Forondako aireportua nazioartean erreferente izan dadin lan egingo dugu. Maiztasunak eta hegaldiak areagotu, zama enpresei babesa eman eta industria- eta logistika-gunea garatzearen aldeko apustua egiten dugu.
4
Hauteskunde Legea aldatzea premiazko kontua da Kuadrilla guztiek eta, ondorioz, arabar guztiek, Arabako Batzar Nagusietan ahots propioa izan dezaten.
5
Inbertsioak, enpresak eta talentua erakarriko ditugu Arabara, honako arlo hauetan neurriak aurreikusten dituen programa bati esker: zergak, ezarpen eta garapena, sustapena eta berrikuntza.
6
Menpekotasun egoeran dauden pertsonei etengabeko arreta, zerbitzua hobetuz, itxaronaldiak murriztuz eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei lehen balorazioa egiten den unetik prestazioa eman arteko bidean laguntza emanez.
7
Araba Green, herrialde jasangarria. Baliabide naturalak, aire garbia, basoak eta ibaiak erdigunean egon behar dira etorkizunean.
8
Naturaren zentro-museoa. Zientzia oinarri hartuta, Arabako ondare natural bikainaren zaintza bermatuko duen azpiegitura sustatuko dugu.
9
Araban Bagara. Euskararen sustapenari arreta berezia eskainiko diogu, herrialde osoan kultur arloko kontsumoa bultzatuz eta sarbide berriak abian jarriz.
10
Berdintasun arloan eredugarri. Egoitza bat jarriko dugu abian genero indarkeriaren biktimei epe ertainari begira arreta emateko, Berehalako Arreta emateko zentroaz gain.