ORIO 2019

ORIOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maria Lourdes Salsamendi


Lourdes Salsamendi Goñi naiz, Oriotarra, hiru seme ditut. Zarautzko Salbatore Mitxelena Ikastolan ikasi nuen. Ikastola honen sortzailetakoak izan ziren nire gurasoak.

Maria Lourdes Salsamendi

Bi urtez Baionan egon nintzen frantsesa ikasten. Garai haietan ikasketak lanarekin uztartzen nituen. Ondoren Au Pair moduan pasa nuen urtebete Londresen. Administrari ikasketak ditut.

Pukas Surf-en urte askotan jardun nintzen lanean. Azken urteak administrari lanetan aritu naiz, Quiron Hospitalean, Basozabal Golfean eta azken 6 urteetan Donostiko Muguerza Igogailuetan.

Udaletxean bi legealdi daramatzat zinegotzi lanetan, gaur egun, Turismo eta Kultura zinegotzia naiz.

Nire izaera kurioso eta egonezinagatik afizio ugari ditut; irakurtzea, itxasoa, mendia, motoan ibiltzea, korrika egitea oso gustukoa dut, nire familia eta lagunekin pasatzen ditudan aisia momentuak dira gehien baloratzen ditudanak.

Oriotik, oriotarrekin, oriotarrentzat

TALDEA

  • Maria Lourdes Salsamendi Goñi
  • Andoni Torres Fernández
  • Jon Basurko Sarasua
  • Amaia Gozategi Urbieta
  • Jose Javier Gomez de Segura Arce
  • Eugenio Antonio Cotado Iturain
  • Ainhoa Usandizaga Zubiaurre
  • Edurne Elena Etxeberria Sedano
  • Juan Maria Irastorza Elorza
  • Miren Elitxabet Huegun Arruabarrena
  • Maria Angeles Genova Solabarrieta
  • Leandro Azcue Mugica
  • Noemi Ostolaza Arcauz

EGITASMOA

1
Garai bateko Ontzigintza berreskuratzeko proiektua gauzatuko dugu Mutiozabalen. Erriyuaren inguruko Plan Estrategikoa garatuko dugu.
2
Naturarekin, ondarearekin eta dugun estilo propioarekin lotutako Turismo Plan Jasangarria osatuko dugu.
3
Laneratzeko zailtasun gehien dituztenen inklusioa, eta kalitatezko enplegua bultzatuko ditugu Eskualdeko Garapen Agentziarekin elkarlanean.
4
Orion bizi eta lan egiteko aukeretan sakontzeko, merkatu-hobien inguruko analisia egingo dugu, sektore ekonomiko guztietako eragileekin.
5
Gizarte arreta sendotuko dugu, kontuan hartuta bereziki premia handiena duten pertsona eta kolektiboak, eta adinekoak.
6
Herriko kultur eta kirol agenda aberastuko dugu, arlo horietan berezkoa dugun dinamismoari bide emanez.
7
Orioko saihesbidea errealitate bat izan dadin, Foru Aldundiarekin batera urratsak emango ditugu.
8
Herriko plaza oinezkoentzat izatea ahalbidetuko dugu, eta kofradia eta moila bezalako espazio enblematikoak eraberrituko ditugu.
9
Birziklapenerako kanpaina bereziak bultzatuko ditugu, gaikako bilketan sakonduz. Bidegorri sareari bultzada emango diogu.
10
Teknologia berriekin erraztasunak emango ditugu informazioa lortzeko, tramiteak egiteko edota parte hartzeko.