Jose Miguel Santamaria Ezeiza 1972ko urriaren 29an jaio zen Ordizian. Merkataritza Kudeaketarako Teknikaria da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
Bere konpromiso publiko eta politikoa 2003an hasi zen. Orduan zinegotzi aukeratua izan zen, eta 2007an alkate izatera pasa zen 2011arte. Ondoren, oposizioan, EAJ-PNVren bozeramailea izan zen. 2015etik berriro ere Ordiziako alkatea da. Gaztetatik herriko hainbat elkartetan lan egin du, besteak beste, Katekesian monitore, Elizbarrutiko Misiolaritza, Gesto por la paz, Errefuxiatuen harrera… Bere zaletasunen artean, irakurketa, familiarekin paseatzea, eta herrian pintxo bat eta ardo edo garagardo bat hartzea lagunekin. Historia, tertuliak eta telebistako serieak atsegin ditu, bereziki, komediak.
Etorkizunera begira Ordizia hobetzen jarraitzeko prest