1
Industriaren finkatzearen alde egingo dugu eta enplegua sustatuko dugu, langabetuentzako lan poltsa bat sortuz. Horrez gain, lan endogenoa sustatze aldera, akordioak martxan jarriko ditugu.
2
Okondon bide segurtasuna hobetzeko neurriak hartuko ditugu. Horretarako, seinaleak, ispiluak eta farolak jarriko ditugu puntu desberdinetan eta espaloiak eraikiko ditugu, betiere dagokion proiektua garatuta.
3
Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetuko dugu. Arreta osoa mantenduko dugu, horrekin Okondo sozial eta gardenago bat lortuko dugularik.
4
Gure auzotarrei zerbitzu hobeago bat eskaintzeko asmoz, hiri-altzari berriez hornituko dugu udalerria, behar den kasuetan berriztuz eta gure herriaren irudi egokiago bat ahalbidetuz.
5
Esparru publikoa mantentzeko zerbitzuak hobetuko ditugu eta etxeko animaliak dituztenen beharrak artatuko ditugu.
6
Kirol eta aisialdirako eskaintza areagotuko dugu, garapen pertsonalaren eta bizi-kalitate osasuntsuago baten aldeko ikastaro eta proposamen berriak udal instalakuntzetan eskainiz.
7
Gure auzokoen artean gure kultura eta euskararen erabilera sustatuko dugu, Okondoko kultura nortasun ikurrak mantentzeko asmoz. Hori guztia, elkarte desberdinen eskutik.
8
Urisandi bidea berriztuko dugu eta Kantauriko Urkidetzako kide izateko eskaria aurkeztuko dugu, urarekin erlazionatutako arazoak konpondu eta hondakin-uren tratamenduari behin betiko irtenbide bat bultzatzeko.
9
Energia eraginkortasun handiago bat eta jasangarriago bat lortzeko lan egingo dugu, guztion onerako, zerbitzuaren kalitatea murriztu gabe, energia eta ingurumen esparruan europar araudiak jarraituz.
10
Gure auzokoentzako jarduera ekonomikoa hobetzeko bidea markatuko duen gure mendien kudeaketa hobetuko dugu, kudeaketa zinegetiko zuzen bat gauzatuz. Eta lehen sektorea babestuko dugu.