OIARTZUN 2019

OIARTZUNKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Rafael Bergareche


1959an urte jaio nintzen Oiartzunen. Elizaldeko Arraskuelarre kalean bizi izan nintzen aita-amak, bi anaia eta arrebarekin, lanak Nafarroan eta Gipuzkoan han eta hemen bizi izatera eraman ninduen arte. Ezkondua naiz eta bi seme-alabaren aita.

Rafael Bergareche

Euskal Filologia ikasketak egin nituen 1976-1981n Donostiako Deustuko Unibertsitateko Letren Fakultatean. “Euskal Filologia” ikasketa ofizialak egin zituen lehenengo ikasle taldekoa izan nintzen.

Iruñean, San Fermin Ikastolan, hasi nintzen irakasle lanean, geroago Gipuzkoan, institutuetan, eta Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean urte luzez. Orain Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Zerbitzuan ari naiz lanean.

Bi aldiz zinegotzi Oiartzunen: 2003-2007 agintaldian, eta 2015-19 agintaldi honetan EAJ-PNVren zerrendan.

Oiartzuarrak gure buruaren jabe, Oiartzunen libertadea eta elkartasuna lege

TALDEA

  • Rafael Bergareche Urdampilleta
  • Iñaki Arbelaiz Michelena
  • Maitane Larruscain Aguirre
  • Yon Goikoetxea Labaka
  • Janire Michelena Lecuona
  • Iñaki Olaizola Anchustegui
  • Jon Oyarzabal Arbide
  • Maria Gemma Roteta Lopetegui
  • Miguel Jose Maria Idiazabal Gorrochategui
  • Elene Oyarzabal Arbide
  • Lucas Ramon Echeveste Otegui
  • Jose Antonio Sistiaga Legorburu
  • Jacinto Larburu Lecuona
  • Maria Carmen San Jose Galarraga
  • Amaia Burgos Aduriz
  • Idoia Yeregui Telleria
  • Genaro Cortajarena Amiano

EGITASMOA

1
Konpromisoa hartzen dugu, elkarren arteko errespetuan eta bakean, harremanak eta elkarbizitza hobetzen eta berritzen ahalegintzekoa, erakundeetan demokrazia arau eta lege dugula.
2
Gure herriaren irudi hobea merezi dugu oiartzuarrok. Adierazpen askatasuna, bai; bazterrak eta eraikinak bereganatu eta itsusteko estetikari, ez; eremu publikoko pankarta permanenteei, ez.
3
Bilketa eta sailkatze maila altua da, baina gainditu ditzagun AABk dakarzkin arazoak. Gurearen pareko udalek, antzeko tasa lortzen dute, organiko eta errefusarako txipadun ontziak medio.
4
Plan berri bat bultzatuko dugu inguruko herrietara azkarrago iristeko. Lurraldebus: Oiartzundik Donostiara 45 minutu, EZ. Auzoak hobe komunikatzeko Topoaren adar arin bat martxan jarriko dugu.
5
Duela hamasei urte udalak eskuratutako etxaldea. Oiartzuar gehienontzat itxita. Batzuen batzuek nahi bezala erabiltzen dute. Urkabe Baita irekiko dugu eta parke publiko bihurtu.
6
Trafikoa: Alternatiba eraginkorrak bultzatuko ditugu, Ugaldetxo – Txikierdi lotura berri bat biribilguneak arintzeko eta bariantea lurperatu Elizaldea berriro Learre eta Urkaberekin lotzeko.
7
Elizalde, Ugaldetxo, Altzibar. Beharrezkoa da gaiaren ikierketa sakon bat egitea, zer premia dauden zehazteko, eta, auzoei irtenbidea emateko, hartu beharreko neurriak hartzeko.
8
Etxebizitza: Babes Ofizialeko Etxeak bultzatuko ditugu, alokairu erregimenean, gazte, guraso bakarreko familiei, 55 urtetik gorakoei eta babesgabeko pertsonei lehentasuna emanez.
9
Bidegorriaren hobekuntza: seinaleak eta asfalto zorua hobetu, baita argiztapena eta segurtasuna ere, “puntu ilunak” desagerrarazteko. Osasun ibilbideak hobetu eta sendotu.
10
Enplegu politika aktiboa, 55 urtetik gorakoentzat bereziki, Foru Aldundia eta Jaurlaritzarekin elkarlanean. Merkatalgo txikia bultzatuko dugu, laguntza eta aholkularitza eskainiaz.