Jose Angel Lizardi Agirregomezkorta naiz eta 58 urte ditut. 1961ko martxoaren 1ean jaio nintzen Mutrikun. Gaur egun ere bertan bizi naiz. Ezkondua nago eta 29 eta 26 urteko bi semeren aita naiz. Lanbide heziketa ikasi nuen eta Abadiñon (Bizkaia) eman ditut lan urte gehienak. 2015ean Mutrikuko alkate izendatu ninduten.
Nire ibilbide politikoa 1983an hasi zen, alderdiko zerrendetan aurkezturik, zinegotzi bezala aukeratua izan nintzelarik. Urte batzuen ondoren, 2011an berriro ere alderdiko udal zerrendan parte hartuz, zinegotzi bezala aukeratua izan nintzen. Azken legealdi honetan berriro aurkeztu nintzen baina orduan alkategai bezala eta 2015etik Aurrera Mutrikuko alkate naiz. Betidanik izan dut euskararekiko eta euskal kulturarekiko sentiberatasun handia. Gai sozialak ere ardura handiz bizitzen ditut. Legealdi honetan, hain zuzen ere, nik eraman ditut udalean ongizate alorreko gaiak. Era berean, ikastolako nahiz institutuko guraso elkarteetako partaide ere izan naiz. Nire zaletasun nagusiak literatura, musika, idazketa eta marrazketa dira. Herritarrekin harremanetan hurbileko izate zalea naiz eta gogoko dut lagun artean egotea. Oso familia zalea naiz.
Talde bat prest, Mutrikuren alde lanean jarraitzeko